'2009ko oroitzapen bat? Laguna lehen aldiz negarrez ikustea'
Abenduaren 1eko 22:00etan bukatuko da parte hartzeko epea, baina ostegun honetarako nahikoa beteta dago Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarreren zozketarako zakua: 225 lagunek hartu dute parte dagoeneko.
Azaroaren 12an zabaldu genuen finalerako 2 sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko epea. Erabiltzaileek EiTB Kulturak Twitterren eta Facebooken dituen kontuak erabili behar zituzten, 2009ko finalaren oroitzapen bat partekatuz.
Ezin 225on oroitzapenak albiste honetan jaso, baina lau bertsolariren izen-abizenak askoren gogoan zeudela ezin ukatu: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Joxe Agirre.
2009ko txapeldunaren agurreko bertsoa, esaterako, iltzatuta du Unai Alduntzinek. Hala kontatu zigun Facebooken: "Lehengo txapelketa neretzat, Maialen txapela jantzirik "herri hau sortzen segi dezagun, euskaratik ta euskaraz". Itzela!". Eider Etxeberriak ere bertso hori bera du gogoan. Maider Barrenetxeak, bestalde, "Maialenek txapela jantzi" zueneko "momentu historikoa" du akorduan, "lehenengo neska txapela janzten", erantsi zigun Facebookeko iruzkinean. Twitterren Izaskun Berazak eta Maite Aizpuruak botatakoak ere, ildo horretatik doaz:
Amets Arzallusek kartzelako lanean botatakoak dituzte beste batzuek gogoan. Iyuya Urrutiak horixe bera aipatzen zuen Facebooken: "Ametsen Sua bertsoa; su baten baldintzan, pitz dezagun hitza, alaituz bizitza, hemen su horren bueltan dantzan gabiltza...IZUGARRIA!" Edurne Arruti bertsoa gogoratzearekin "emozionatu" egiten dela aitortu zigun sare sozial honetan. Beñat Lasarte Akarregik, honakoa zioen bere mezuan: "Bertsolari txapelketa finalak betidanik izan dira hunkigarriak. Final guztiek ekartzen dizkidate milaka oroitzapen gogora, baina niretzat onenak Amets Arzallusek suari buruz eskainiriko bertsoak izan ziren! "Oilun popak ipintxeko modukuk!!!".
Arzallus eta Lujanbio elkarrekin gogoratzen duenik ere bada, Jon Aristik, berbarako, hala kontatzen zigun Facebooken: "Amets eta Maialenen arteko besarkada! Txapelketaren gainetik kiroltasuna eta laguntasuna!"
Nola ahaztu, bestalde, Andoni Egaña beteranoaren agurra. Saioa Rodrigez horrela zioen Facebooken: "2009ko txapelketa nagusiko finaleko oroitzapen bat andoni egañaren agurra txapelketari!!! "..ni oso harro pasako naiz, naturala izango da, behien aulkiak aipatzetik behian aulkiak jartzera!". Itxasne Mendiak ere, bide beretik: "2009ko txapelketako finala Andoniren azkenengo final bezala gogoratuko dut bereziki. Ezinezkoa zirudien Andonik txapeldun izateari uztea, eta utzi zuen, dotore gainera. Beti bezala elegante baina umil". Aitziber Salaberriak beste zerbaitengatik du gogoan Egañaren bertsoetako bat: "Egaña bertsotan ari zela, sabelean nuen 5 hilabeteko semearen lehenengo ostikoak sumatu nituen...."
Joxe Agirreren izena darabiltenak ere ez dira gutxi. Mikel Landa Azkoaga, Facebooken: "Duda barik momentu hunkigarriena Joxe Aguirrek botatako bertsoak.Artengo Bertso final egunean urte bat zendu dela egingo du. Beraren irrifarra izango da aurtengo finalaren irudia ziur". Iritzi berekoa da Ilargi Betea ere: "Joxe Agirrek, Maialeni txapela jantzi eta ondoren bota zituen bertsoak, mundialak izan ziren!!"
Lagunaren negarra eta alabaren ostikoak tripa barruan
2009an BECen izandako sentimenduak hitzez zelan azaldu asmatu ezinda ibili dira erabiltzaile asko, baina bada bete-betean asmatu duenik. Hona horietako batzuk:
Nagore Beitia Telletxea (Facebook): "Horrenbeste, gauza, sentimendu, sentsazio... ezin dira facebookeko iruzkin bakar batean adierazi. Hori bai, han bizi izandako momentuek erakutsi ziguten familia bat garela, txikia, beste askorekin konparatuz, baina ezer baino indartsuagoak"
Lierni Ugartemendia (Facebook): "2009ko oroitzapen bat: inoiz negarrez ikusi ez nuen aldameneko lagunaren malkoak!"
Ane Sarasketa (Facebook): "Sofan jarrita, nire tripa handiaren gainean eskuak jarrita, Maule alabarekin batera ikusi nuen finala ETB1ean. Ordu hartan ezin izan nintzen BEC-era bertaratu (nahiz eta sarrera erosita izan), Maulek ez zidan utzi; tripa barruan nuen eta ezin inora mugitu nengoen ordu hartan. Negar eta barre ugari egin nuela gogoratzen dut; bertso eta hormona-dantza arteko koktel zirarragarria, telebistaren parean edan nuena, ordu luzez. Milaka bertsozale gogoratzen ditut, olatua egiten; eta, Maule, ostikoak ematen. "Aurten emakumeona da txapela, Maule", esan nion bukaeran; eta Maialen zoriontzeko gogoa izan nuen. Ea, aurten, Iparraldera eramaten duten txapela; gure herriak Iparraldea ere baduelako. Ezta Maule?"
Hauek orain arte bildu ditugun batzuk, partekatu zuk ere zure oroitzapena eta irabazi zozkatzen ditugun 2 sarrera bikoitzetako bat. Bi irabazle baino ez dira izango, baina gainerakoek memorian atzera egiteko ariketak utzitako zapore goxoa edukiko dute, bederen.
Zure interesekoa izan daiteke
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.