Finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako txapela, bertsolari onenaren zain

Apirilaren 8an, larunbatarekin, 17:00etatik aurrera, Anaitasuna Iruñeko kiroldegiak Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken lehia hartuko du.
Zortzi bertsolarik jokatuko dute finala larunbatean
Zortzi bertsolarik jokatuko dute finala larunbatean

Nafarroako Bertsolari Txapelketa 43. edizioa azken geltokira heldu da. 30 bertsolarik hartu dute parte otsailaren 18an abiatu zen norgehiagokan, eta zortzi hauek jokatuko dute finala: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes ‘Itturri’, Xabier Terreros ‘Terre’ eta Julen Zelaieta.

Horietako batek jantziko du txapela, eta lehen bost sailkatuek Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea irabaziko dute.

Gainera, txapela janzteko ardura Luzia Goñik izango du, ehunka bertso idatziren egilea eta, bere garaiko emakume gehienak bezala, plaza publikoan jarduteko aukerarik izan ez zuena.

18 euroko prezioa dute sarrerek, eta Anaitasuna kiroldegiko ateak 16:00etan irekiko dituzte. eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da finala.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X