Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txapela, Pamela eta Kapela

Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Txapela, Pamela eta Kapela
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako final-erdietako bertsoaldiak entzungo ditugu, Amurrioko eta Gasteizko saioetakoak. Dagoeneko erabakita geratu da Legution zein hiru bikotek lehiatuko duten finala. Lesakan Señora sariketako finalean entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu ditugu. 9koan, Ane Zubiak erantzun dio Beñat Mateosen puntuari eta Bertsopedia atalean, Urruñan 2001eko saio batean Kapelaz kopletan nola jardun zuten gogoratuko dugu. Entzun!

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X