Finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du Oihana Iguaranek Donibane Garazin
Oihana Iguaran nagusitu da gaur Donibane Garaziko Jai Alai pilotalekua goraino beteta (1350 bertsozale) zela jokatu den bigarren finalaurrekoan, 688,5 puntu lortu ditu eta horiei esker, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du. Amurrion kantatuko du, azaroaren 19ko saioan.
Zihara Enbeita gai-emaileak ipinitako gai eta ariketak amaituta, Amets Arzallus izan da, bigarren, 688 punturekin; hirugarren, Nerea Elustondo 628 punturekin; laugarren Asier Azpiroz 616,5 punturekin; bosgarren Haritz Mujika 615 punturekin; eta seigarren Aitor Etxebarriazarraga 612 punturekin.
Hurrengoa, Irunen
Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 5ean izango da Irungo Ficoban, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dira.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Albiste gehiago bertsolaritza
Xilaba azaroaren 8an hasi, eta urtarrilaren 31n amaituko da, Donibane Lohizunen
24 bertsolarik hartuko dute parte, hamar saiotan, eta horietako sei arituko dira finalean.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala 2026ko abenduaren 20an izango da, Iruñean
2026ko irailean hasi eta abenduaren 20an amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusia datorren urtean. Lehenago, aurtengo irailetik 2026ko martxora bitartean, Bizkaiko, Nafarroako eta Arabako Txapelketak eta Xilaba Ipar Euskal Herrikoa jokatuko dira.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 4an hasi eta azaroaren 29an amaituko da, Nafarroa Arenan
24 bertsolarik kantatuko dute Txapelketako zortzi saioetan, tartean Julen Zelaieta, Julio Soto eta Saioa Alkaiza txapeldunek.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen hasi eta Bilbon, Casillan, bukatuko da
Nerea Ibarzabal Bizkaiko azken bi txapelketen irabazleak parte ez hartzea erabaki du. Finalaurrekoak bi bueltatara jokatuko dira oraingoan: lehenengoan hiru saio izango dira, eta bigarrenean bi.
Mixel Aire bertsolari eta artzaina zendu da
Fernando Aire Etxart "Xalbador"en semea zenak 80 urte zituen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan hartu zuen parte, eta hiru aldiz irabazi zuen Nafarroakoa. Aire Ahizpak abeslari hirukoteko kideen aita zen.
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''
Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Gipuzkoako zortzi finalistak, gaurko finalerako prest
Gaur izango da Donostian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:00etatik aurrera. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.
Dena prest, larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean, abenduaren 14an, Donostia Arenan. Zortzikote finalista bertan izan da gaur, larunbateko saioa aurkezten, eta azaldu dute nola bizi dituzten azken egun hauek.