Alaia Martin garaile Amurrioko finalaurrekoan
Orain arteko mailari eutsita, Alaia Martinek pauso handia eman du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera begira. Izan ere, larunbat arratsaldez Amurrion jokatu den finalerdian garaile izan da Martin 676 puntu biltzea lortu ostean; ariketa guzti-guztietan aurretik aritu da oiartzuarra. Amurrioko Bañueta kiroldegian jokatu dute finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioa eta 1.250 lagun bildu dira bertan.
Gaurkoan, Aitor Bizkarraren lana ere nabarmendu da eta bigarren egin du 651,5 punturekin. Hirugarren eta laugarren postuan berdindu dute Oihana Iguaranek eta Onintza Enbeitak (632,5). Agin Laburu bosgarren izan da (624 puntu) eta seigarren Miren Artetxe (595,5). Beñat Vidal aritu da gaiak jartzen.
Epaimahaia hurrengoek osatu dute: dira: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretxea Olarreaga.
Finalaurrekoen lehen itzulian egindako puntuazioei batuko zaizkie bigarren itzuliko hiru saioetan zehar bertsolariek lortzen dituzten puntuak. Saio horiek denen amaieran puntuazio altuena lortzen duten zazpi bertsolariak pasako dira Iruñeko final handira eta, han, Maialen Lujanbio egungo txapeldunak osatuko du zortzikoa.
Horrenbestez, gaurko saioaren ostean Alaia Martin da finalaurrekoetako sailkapenean lehenengo postuan 1.405,5 punturekin, bigarren da Aitor Bizkarra 1.329 punturekin, hirugarren Oihana Iguaran 1321 punturekin, laugarren Agin Laburu (1.301), bosgarren Onintza Enbeita (1.272), seigarren Miren Artetxe (1.240) eta zazpigarren Aitor Mendiluze, 726,5 punturekin.
Hurrengoak, Baionan eta Bilbon
Bigarren itzuliko lehenengo saioa izan da gaurkoa eta beste bi geratzen dira: bata, azaroaren 26an Baionan jokatuko da; bestea, abenduaren 3an Bilbon. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, zuzenean
Zortzi bertsolari ariko dira finalean txapelaren bila.
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako prest
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, abenduak 20, Casilla kiroldegian, Bilbon. Arantza Plaza bertso irakasleak jarriko dio txapela eguneko bertsolaririk onenari.