Erabaki da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Joanes Illarregik irabazi du Tafallako finalaurreko eta zuzenean sartu da finalera. Berarekin batera, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Saio Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena oholtzaratuko dira azaroaren 29an, Nafarroa Arenan.
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko guztiak jokatuta, erabaki da nortzuk kantatuko dute hilaren amaieran Nafarroa Arenan jokatuko den finalean. Hiru bertsolari zuzenean igaro dira, euren finalaurrekoak irabazita, eta gainontzeko bostak puntuazioengatik.
Hauek dira, beraz, azaroaren 29an, 17:00etatik aurrera, Nafarroa Arenan lehian arituko diren zortzi bertsolariak:
1. Joanes Illarregi Marzol
2. Julio Soto Ezkurdia
3. Xabat Illarregi Marzol
4. Eneko Lazkoz Martinez
5. Saioa Alkaiza Guallar
6. Ekhiñe Zapiain Arlegi
7. Sarai Robles Vitas
8. Eki Mateorena Zozaia
Lehen aldia da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Nafarroa Arenan jokatuko dena. Ainhoa Larretxea Agirre eta Ander Aranburu Arriola arituko dira gaijartzaile modura.
Sarrerak eskuragai dira bertsosarrerak.eus wegunean, 25 euroan arrunta eta 19 euroan bazkideentzat. Internet bidezko sarrerak erosteko aukera azaroaren 29an bukatuko da, 12:00etan. Hortik aurrera, sarrerarik geldituko balitz bakarrik salduko lirateke, lehiatilan, 15:00etatik aurrera.
Ateak 15:30ean irekiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako prest
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, abenduak 20, Casilla kiroldegian, Bilbon. Arantza Plaza bertso irakasleak jarriko dio txapela eguneko bertsolaririk onenari.
Leitzan hartu gaitu Xabat Illarregik, Nafarroako bertsolari txapeldun berriak
Xabat Illarregi Marzol leitzarra da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. Azken txanpan anaiarekin kantatu zuen buruz burukoak txapelak baino poz handiagoa eragin ziola esan digu.
Xabat Illarregik euskarari "zentralitatea" eman nahi izan dio finalean
Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso berritan egindako lehenengo elkarrizketa.
Euskarari eta anaitasunari eskaini dio azken agurra Xabat Illarregi txapeldunak: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”
Xabat Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, lehenengoz. Azken agurrean, Joanes anaiari eskerrak emateaz gain, euskaraz egitearen beharraz eta garrantziaz aritu da.
Xabat Illarregik jantzi du Nafarroako txapela eta Joanes anaia izan da bigarrena
Illarregitar gazteenak 1.205 puntu eskuratu ditu, eta zaharrenak, berriz, 1.198,5. Bi anaiak buruz burukora iritsita, garbi zegoen leitzar bat izango zela 2025eko irabazlea. Txalo-zaparrada jaso dute biek ala biek Iruñeko Nafarroa Arenan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du gaur, lehenengo aldiz, Nafarroa Arenak
Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain lehenengo aldiz izango dira final handian, Soto, Lazkoz, Joanes eta Xabat Illarregi, Alkaiza eta Roblesekin batera. 2.500 ikus-entzule inguru espero dira.
Hau da 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilbon, Casillan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Zortzi finalistak, finalerako prest
Xabat Illarregi, Sarai Robles, Julio Soto, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Ekhiñe Zapiain, Saioa Alkaiza eta Eki Mateorena izango dira, azaroaren 29an Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean.
12 bertsolari, Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen azken bueltan
Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi, Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu Bermeon arituko dira azaroaren 15ean, eta Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria, Jone Uria, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia Markina-Xemeinen hilaren 22an.