Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hau da 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilbon, Casillan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Abenduaren 20an jokatuko da finala Bilbon.

2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko guztiak jokatuta, argi dago jada nortzuk kantatuko duten abenduaren 20an Bilbon, Casillan, jokatuko den finalean. Hiru bertsolari zuzenean igaro dira, euren finalaurrekoak irabazita, eta gainerako bostak puntuazioengatik.

Hauek dira lehian arituko diren zortzi bertsolariak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Jone Uria Albizuri
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Gorka Pagonabarraga Agorria

Finala, esan bezala, abenduaren 20an jokatuko da, 17:00etan, Casillan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude jada eskuragai. 

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X