Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Luis Sampedrorentzat, Letren Sari Nazionala

Cervantes sariaren atzetik, Estatuko garrantzitsuena da. 40.000 euro jasoko ditu idazleak.
Jose Luis Sampedrorentzat, 2011ko Letren Sari Nazionala
Jose Luis Sampedrorentzat, 2011ko Letren Sari Nazionala. Argazkia: EFE

Jose Luis Sampedro idazle, ekonomialari eta akademikoak irabazi du 2011ko Letren Sari Nazionala. Kultura Ministerioak ematen du saria urtero, Espainiako idazleek literatura munduan egindako ibilbidea saritzeko. Cervantes sariaren atzetik, Estatuan literatura esparruan ematen diren sarietan garrantzitsuena da Letren Sari Nazionala.

Jose Luis Sampedrok (Bartzelona, 1917) hainbat eleberri eta antzerki lan kaleratu ditu azken 50 urteotan, eta irakasle lanetan ere aritu izan da.Egitura ekonomikoan katedraduna, senatari ohia eta Espainiako Errege Akademiako kidea da 1990etik. Administrazio munduan eta irakaskuntza esparruan bete izan dituen goi mailako hainbat kargu literatura lan ezagunen sorkuntzarekin tartekatu ditu. Gaztelaniazko letretan bizirik dauden idazle nagusienetako bat da, eta, bereak ditu, besteak beste, 'Octubre, octubre' (1981), 'La sonrisa etrusca' (1985), 'La vieja sirena' (1990), 'Real Sitio' (1993), 'El amante lesbiano' (2000), 'Escribir es vivir' (2003), 'La senda del drago' (2006), eta 'La ciencia y la vida' (2008).

Rogelio Blanco Liburu, Artxibo eta Liburutegien zuzendari orokorra izan da epaimahaiko burua. Blancorekin batera Jose Antonio Pascual, Jordi Cornudella, Maria Jose Rivera, Anna Caballe eta Rafael Sanchez Ferlosio eta Josep Maria Castellet azken bi urteotako sarituak izan dira epaimahaian.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X