Margaret Atwood idazlearen hitzaldiarekin, martxan da Gutun Zuria
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia hasiera eman diote, Margaret Atwood idazle kanadarrak eskainiko duen hitzaldiarekin. AlhondigaBilbaok antolatzen duen jaialdia apirilaren 21era arte izango da eta aurtengo edizioaren gaia "Irakurle/idazlearen elezaharrak" da. Idazle gonbidatuek azalduko dute noiz eta nola egin zuten irakurketatik idazketara igarotzea.
AlhondigaBilbaok sei urte daramatza jaialdia antolatzen eta letren munduko pertsonaia garrantzitsuen topagunea bihurtu da jada, bai eta egileak ezagutzeko gune aproposena ere. Horrela, aipatu bezala, Margaret Atwood-ek inauguratuko du jaialdia, arratsaldeko 20:00etan. Idazle kanadarra Montserrat Domínguez kazetariarekin arituko da irakurle eta idazle moduan bizi izan dituen esperientziei buruz.
Margaret Atwood Ottawan (Kanada) jaio zen 1939an, eta Ontarioko iparraldean eta Quebecen hazi zen, eta, ondoren, Toronton. Torontoko Unibertsitateko Victoria College-n lizentziatu zen, eta master titulu bat lortu zuen unibertsitate bereko Radcliffe College-n. Bere bizitza profesional oparo eta askotarikoan, Margaret Atwood-ek sari eta ohorezko titulu ugari jaso ditu. Poesia, fikzio eta ez fikziozko 50 liburu baino gehiago idatzi ditu. Dena dela, beharbada ezagunagoa da bere eleberriengatik; horien artean, "The Edible Woman" (1970), "The Handmaid's Tail" (1983), "The Robber Bride" (1994), "Alias Grace" (1996) eta "The Blind Assassin" (2000) nabarmentzen dira. Bere lanak 40 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte, besteak beste, farsira, japonierara, turkierara, finlandierara, koreerara, islandierara eta estonierara. Era berean, bere obretako batzuk antzerkirako, operarako, telebistarako eta zinerako moldatu dira. Azken eleberriarekin -"The Year Of The Flood" (2009)- argi geratu da Atwoodek trebezia bitxia duela irakurleen kezkei aurre hartzen dieten liburuak idazteko.
Bere argitalpen berrienean -"In Other Worlds: SF and the Human Imagination" (2011)-, 2010ean aurkeztutako Ellmann hitzaldiak eta bere kritika nagusienetako batzuk bildu ditu, berarentzat fikziozko zientzia -irakurle eta idazle gisa- izan denari buruz sakonduz. Margaret Atwood Toronton bizi da gaur egun Graeme Gibson idazlearekin. Biak, elkarrekin, Birdlife International-eko Hegazti Arraroen Sozietateko ohorezko presidenteak dira. Atwood, era berean, PEN International erakundearen presidenteordea da.
Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldia hasteko, Jon Ugarriza koreografoak dantza emanaldi bat aurkezteko du, 19:30ean; dantzaren bitartez letren mundura eramango du ikuslea. Ostiralean, apirilaren 12an, Alberto Manguel idazle, editore eta literatur kritiko argentinar-kanadarra idazketa arteari buruz arituko da; bere hitzaldian Javier Rodríguez kazetariarekin solastuko du. Larunbatean, apirilaren 13an, Héctor Abad idazle kolonbiarraren txanda izango da. Marisa Blanco kazetariarekin arituko da bere hitzaldian. Ipuin narrazioa maisuki landu duen Iban Zaldua idazlea Pedro Ugarterekin izango da igandean, apirilaren 14an, eta jardunaldia bukatzeko, Eider Rodríguez idazle, kazetari eta gidoigilea Idurre Eskisabel kazetariarekin aituko da solasean.
Apirilaren 19an, jaialdira gerturatzen direnek Harkaitz Canoren eta Goizalde Landabasoren arteko solasaldia entzun eta ikusi ahal izango dute. Hitzaldiaren ondoren, Canok berak eta Oskar Alegria zinemagileak "Emak Bakia!" dokumentala aurkeztuko dute; aurkezpenaren ondoren dokumentala proiektatuko da. Jaialdiaren azken txanpan, apirilaren 20an, John Banville idazle irlandarra hurbilduko da AlhondigaBilbaora, Iñaki Esteban kazetariarekin solasteko. Saioaren ostean, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia musikaria elkarrekin sortu duten ikuskizuna aurkeztuko dute. Apirilaren 21ean Gutun Zuriaren amaiera ekitaldia izango da, Antonio Lobo Antunes idazle portugaldarrarekin. Jardunaldien ostean, ikusleek "Irakurlearen ordua" izeneko atalean parte hartu ahal izango dute; jaialdian izango diren zenbait idazlerekin iritziak partekatzeko aukera izango da, kalitate handiko ardo bat dastatzen den bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, horrenbesteko ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du. Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
Mikel Santiagok "La chica del lago" eleberria aurkeztu du Bilbon
Istorioa Arabako herri txiki batean girotuta dago. Gai orokorrak landu ditu idazleak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko. Jende asko bildu da liburua aurkezteko ekitaldian, eta, ondorioz, guztiak ezin izan dira aretora sartu.
Idazleak, Gabriel Arestiren ispiluari begira
Ostiralean, azaroak 14, Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastorzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek galdera honi erantzungo diote, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan: “Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?”.
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, Irun literatura sarien 46. edizioko banaketa ekitaldian, omenduko dute Lertxundi. Sariok Garazi Kamio Anduagak, Karlos Linazasoro Izagirrek, Mario Marínek eta Marina Casadok jasoko dituzte.
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Donostiar idazleak “Azken batean” liburua argitaratu du, bere hirugarren eleberria. Ama-alaba heldu batzuen bizitzan sakonduz, absentzia, isiltasuna eta indarkeria kartografiatu ditu Oñederrak.