Krisialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Best seller'ek indarra galdu dute

Liburuen salmentan jaitsiera nabarmena izan da azken urteotan. "Best seller"en salmenta %50 inguru jaitsi da, sektoreko iturrien arabera.
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Sektoreko iturriek azaldu dutenez, "best seller" delakoen salmentak %50 egin du behera, Stieg Larssonek eta Ken Folletek milioika ale saltzen zituzten urrezko garaietatik oso urruti. Duela urte asko hasi zen jaitsiera eta 2012an "50 Shades of Grey" izan zen zifra arrakastatsuetan mugitu zen lan bakarra.

"Krisialdia gehiago nabaritzen da gehien saltzen diren liburuen sektorean. 'Best seller'ak sortzeko esfortzu handiak egiten dira eta iaz "50 Shades of Grey" lanak lortu zuen bakarrik", adierazi du Maria Avila Editoreen Gremioko Federazioko presidenteak. Argitaletxeek ez dituzte normalean salmenta datuak eskaintzen eta liburudendek adierazi dute krisialdia salduenen salmentan gehiago nabaritzen dela gainontzeko tituluetan baino.

Aurten, Dan Brownen "Infierno" lanarekin arrakasta handia izatea espero zuten eta emaitza eskasak izan dituzte.

"Merkatua, orokorrean, gainbeheran dago, ez bakarrik "best seller"ena". Krisialdiak efektua du liburuen sektore guztietan, baina salduenek kopuru deigarriagoak dituzte", azaldu du Belen Lopez Planeta argitaletxeko arduradunak.

Lola Larumbe Rafael Alberti liburudenda madrildarreko arduradunak azaldu duenez, 2005etik 2007ra Stieg Larssonen edota Ken Folleten lanen eztanda etorri zen eta ikusmira handiarekin zetozen. Orduan, ale asko saldu zituzten.

Jaitsiera honen arrazoien artean, liburu elektronikoaren zabalkundea, eta deskarga ilegalak gero eta gehiago dira. Halere, beste iturri batzuen arabera, irakurle motak ere zerikusia du, "best seller"ak erosten dituena ez baita oso "fidela".

Arrakasta lortzeko jaio ziren arren, "best seller" delakoek beraien krisialdia dute eta errekorrak sortzera ohituta dauden egileek gero eta gutxiago saltzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X