Etxepare-Laboral Kutxa Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ainara Munt saritu dute, 'Hilda dago poesia?' katalanera itzultzeagatik

Joseba Sarrionandiaren poema bildumaren katalanerako itzulpena saritu dute Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Sariaren bosgarren edizioan.
Ainara Munt (erdia) Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria jasotzen

Ainara Munt Ojangurenek (Zaragoza, 1975) irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren bosgarren edizioa, 'Hilda dago poesia?' Joseba Sarrionandiaren poema liburuaren katalanerako itzulpenagatik.

 'És morta la poesía?' izenburua du lanak, eta Pol·len Edicions Bartzelonan egoitza duen etxeak atera du argitara.

Irabazleak 4.000 euroko saria lortu du, itzultzailearentzat eta argitaletxearentzat erdibana.

"Itzulpen zaindua eta zehatza izatea, idazleak jatorrizko hizkuntzan bilatutako esanahia katalanez islatzeko jarritako arreta eta jatorrizkoaren musikalitateari eta efektu adierazkorrari eusteko ahalegina" nabarmendu ditu epaimahaiak bere adierazpenean.

Ainara Munt Ojangurenek aita katalana eta ama euskalduna ditu, eta Bartzelonan egin ditu bere bizitzako urte gehienak. Aurretik ere, Joseba Sarrionandiaren lan gehiago itzuli ditu katalanera; hain zuzen ere, 'Ni ez naiz hemengoa' (Jo no soc d'aquí) eta 'Moroak gara behelaino artean?' (Som com moros dins la boira?).

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X