Kritikaren saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kritikarien espainiar elkarteak Unai Elorriaga eta Pello Otxoteko saritu ditu

Elorriagaren “Iturria” eta Otxotekoren “Itsas bizimina” goraipatu ditu Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak.
Unai Elorriaga
Unai Elorriaga

Unai Elorriaga bizkaitarrak eta Pello Otxoteko gipuzkoarrak irabazi dituzte AECL Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak urtero ematen dituzten kritikaren sariak, euskarazko atalean.  

Elorriagari “Iturria” lanagatik emango diote saria, Narratiba arloan, eta Otxotekori “Itsas bizimina” lanagatik, Poesia arloan.

Gaztelaniaz, Mariana Enriquezek (“Nuestra parte de noche”) eta Juan Antonio Gonzalez Iglesiasek (“Jardín Gulbenkian”) irabazi dituzte sariak, narraziogintzan eta poesian hurrenez hurren.

Katalanez, Jordi Lara (Sis nits d’agost”, Narratiban) eta Dolors Miquel (“Ictiosaure”, Poesian) izan dira irabazleak, eta galizieraz Berta Davila (“Carrusel”, Narratiba) eta Olga Novo (“Feliz Idade”, Poesia).

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X