Itzulpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eider Rodriguez eta Lander Garro, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren irabazleak

“Bihotz handiegia” Rodirguezen ipuin bildumaren gaztelaniarako itzulpena saritu dute, “Un corazón demasiado grande”.
Irene Larraza, Eider Rodriguez, Bingen Zupiria eta Inaxio Garro
Irene Larraza, Eider Rodriguez, Bingen Zupiria eta Inaxio Garro (Laborak Kutxa)

Eider Rodriguez eta Lander Garro errenteriarrak dira Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Sariaren seigarren edizioaren irabazleak. Rodriguezek berak idatzitako Bihotz Handiegia ipuin bildumaren gaztelaniarako itzulpena izan da lan saritua: 'Un corazón demasiado grande', Literatura Random House Bartzelonako argitaletxeak argitaratutakoa.

Epaimahaiak itzulpenaren kalitatea izan du kontuan, gaur azaldu dutenez: "Itzulpena ona da, eta idazleak ez du aukera aprobetxatu beste bertsio bat egiteko".

Irabazleek 4.000 euroko saria jasoko dute, itzultzaileen eta argitaletxearen artean erdibana.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X