Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Corazon espainiar diseinatzailea zendu da

"Egunero hasten delako" Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberriko portadaren egilea izan zen Corazon.
"Egunero hasten delako"
"Egunero hasten delako" Saizarbitoriaren eleberriaren portada egin zuen Corazonek. Argazkia; Erein

Alberto Corazon, ONCEren, Espainiako Liburutegi Nazionalaren eta beste hainbat elkarte eta erakunderen logoen egilea, zendu da gaur, 79 urte zituela.

Arte Ederren Errege Akademiako kidea izan zen eta Diseinatzaile Profesionalen Espainiako Elkartea sortu zuen.

Besteak beste, New Yorkeko Arts Directors Clubek, British Designek eta International Design Councilek saritu zuten bere lana, eta American Institute of Graphic Artsen urrezko domina jaso duen europar diseinatzaile bakarra da.

“Egunero hasten delako”

Corazonek Lur donostiar argitaletxearentzat lan egin zuen, 60ko eta 70eko hamarkadan, eta “Egunero hasten delako” Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberriaren azalaren egilea izan zen.

Erein argitaletxeak euskal literaturako lehen eleberri formalki modernoaren 50. urteurrenaren harira prestatu zuen berrargitalpenaren hitzaurrean Saizarbitoriak kontatzen duenez, Jose de Arteche azpeitiar idazleak errieta egin zion abortuaz diharduen nobela bati halako azala jarri izanagatik.

De Artechek, foru liburutegiaren zuzendaria garai hartan, “Euskal Herriari belauniko barkamena eskatzeko” esan zion Saizarbitoriari orduko hartan, santa Bernardetteren, 1858an Frantziako Lordan ama birjina ikusi zuela esan zuen neskatxaren, erretratua ikusten baitzuen berak portadako irudian.

Saizarbitoriaren hitzetan, Corazonek berak azaldu zion portadako emakumea ez dela Bernardette, ezpada “familia kontsideratzen zuen Donostiako Castells-Artetxetarretako neska bat”.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X