Antologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ordaindu gabeko letra bat" Blas de Oteroren poesiaren antologia aurkeztu dute

Hamaika euskal idazlek bilbotar poetaren poemak euskaratu dituzte, bere garaian Gabriel Arestik egin zuen bezala: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Harkaitz Cano…
"Ordaindu gabeko letra bat"
"Ordaindu gabeko letra bat"

Blas de Otero Fundazioak Euskaltzaindiaren laguntzarekin argitaratutako Ordaindu gabeko letra bat liburua aurkeztu dute astearte honetan, Bilbon. Idazle bilbotarraren poesiaren antologia bat da, eta zenbait euskal idazle ezagunek euskarara egindako itzulpenak jasotzen ditu.

Gabriel Arestik egin bezala, 11 euskal idazlek euskaratu dute Blas de Oteroren lana: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Gerardo Markuleta, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Luigi Anselmi, Kirmen Uribe, Beatriz Chivite, Harkaitz Cano eta Aritz Gorrotxategi.

Liburuaren izenburuak "Euskera egin dezagun" poeman aipatzen den 'Letra impagada' delakoari egiten dio aipu, hau da, Blas de Oterori kendu zioten eta ezagutu ez izana beti deitoratu zuen euskara ama hizkuntzari.

Obran parte hartu duten idazleek Blas de Oteroren poema bana hautatu dute euskarara itzultzeko, eta, hala, antologia txiki bat eratu da, bi hizkuntzetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X