Miren Agur Meabe idazlea, euskaltzain oso
Miren Agur Meabe poeta eta idazlea Euskaltzaindian sartu da, euskaltzain oso gisa, larunbat honetan Lekeition haren jaioterrian izandako ekitaldi baten ostean.
Protokoloak zehaztutakoaren arabera, idazleak "Itsaso bete mezu" izenburuko hitzaldia irakurri du, eta bere hastapenetan laguntza eskaini zioten Xabier Kintana edo Eusebio Erkiaga bezalako lagunak omendu ditu. Gainera, euskaraz egindako bere lehenengo irakurketa Lekeitioko basilikan bertan izan zela ere gogoratu du.
Euskaltzaindiak jakitera eman duenez, bere ibilbide poetikoa zerrendatu du idazleak, aukeratutako olerki zati diferenteaz baliatuta.
Hitzaldien ostean, karguaren zina egin du, eta euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jaso ditu, Euskaltzaindiaren presidentearen eskutik. Hainbat emakumezkok egindako aurresku batek itxi du ekitaldia. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua ere bertan izan da.
Haur eta Gazte Literaturaren hiru Euskadi Sari irabazi ditu idazleak (2002, 2007 eta 2013), eta 2021ean Poesia Sari Nazionala "Nola gorde errautsa kolkoan" lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, Irun literatura sarien 46. edizioko banaketa ekitaldian, omenduko dute Lertxundi. Sariok Garazi Kamio Anduagak, Karlos Linazasoro Izagirrek, Mario Marínek eta Marina Casadok jasoko dituzte.
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Donostiar idazleak “Azken batean” liburua argitaratu du, bere hirugarren eleberria. Ama-alaba heldu batzuen bizitzan sakonduz, absentzia, isiltasuna eta indarkeria kartografiatu ditu Oñederrak.
Karmele Mitxelenak, Laura Chivitek eta "Gerra Gazan" liburuak Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte
GIpuzkoako liburu-denden elkarteak Zilarrezko Euskadi sariak banatu ditu goizean; Karmele Mitxelenak (Zoriona, edo antzeko zerbait), Laura Chivitek (El ataque de las cabras) eta Joe Saccoren Gerra Gazan (Astiberri argitaletxea) lanek jaso dituzte literatura lanei bigarren aukera bat eman nahi dien golardoa.
Espainiako Kultura Ministerioak Xabier Olarra eta Marian Ochoa de Eribe itzultzaileak saritu ditu
Olarra tolosarrak Itzultzailearen Obraren Espainiako Saria jaso du, eta Maria Angeles Ochoa de Eribe bilbotarrak Itzulpen Onenarena, “Theodoros” Mircea Cărtărescuren eleberria gaztelaniara eramateko orduan egindako lanagatik. Sari bakoitzak 30.000 euroko diru saria dakar.
Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak
Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak dira, “Termita”, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak”, “Txillardegi hizkuntzalari” eta “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” lanekin. Joan den astean, Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende idazleek ere jasoko dutela iragarri zuten.
‘Linguae Vasconum Primitiae’, urriaren 11tik aurrera ikusgai Baionako Euskal Museoan
Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da larunbat honetatik urtarrilaren 11ra. 1545ean Bordelen argitaratutako lan hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak berak (Bernart Etxepare) eman dio izena Institutuari. Linguae Vasconum Primitiae lanak 28 orrialde ditu, eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian.
Eider Rodriguez: "Normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ezinegona agerrarazten saiatu naiz"
Eider Rodriguez idazleak "Dena zulo bera zen" (Susa, 2025) liburua argitaratu du. Lanak sei kontakizun biltzen ditu.
Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren idatzi eta objektuak bildu ditu Bilbon
Idazlearen heriotzaren 50. urteurrenean, Arestik literatura aldizkarietan egin zituen lehen argitalpenak eta objektu ikonikoak jarri dituzte erakusgai Bizkaiko Foru Liburutegian, haren betaurreko ikonikoak esate baterako.
Tere Irastortzaren poemen katalanerako itzulpenarentzat, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria
‘Glosak·Glossar el món’ Manel Rodríguez-Castellok eraman du katalanera, eta Contrabando valentziar argitaletxeak kaleratu du. 4.000 euro jasoko dituzte.