Literatura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leire Bilbaok Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi du "Klera" lanagatik

Epaimahaiak bizkaitarraren lana aukeratu du bere edertasun poetikoagatik, eta egilea gai izan delako, hainbat diziplina artistikotan oinarrituta, gerra eta heriotza haurrei helarazteko, gai gordinak izan arren.

Leire Bilbao, Premio Nacional de Literatura Infantil y Juvenil 2025 por su obra 'Klera'



REMITIDA / HANDOUT por EDITORIAL ELKAR

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

25/9/2025

Argazkia: ELKAR ARGITALETXEA

Leire Bilbao Barruetabeña bizkaitarrak jaso du 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Saria, Klera (Elkar) lanagatik. Kultura Ministerioak ematen du, eta saria 30.000 eurokoa da.

Epaimahaiak bere lana aukeratu du "edertasun poetikoagatik, egileak, hainbat diziplina artistikotan oinarrituta, batez ere ilustrazioan, kulturaren, bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromiso inplizitua duen proposamen bat aurkezten baitu, gatazka, gerra eta heriotza diren gai gordinei heltzeko, haurrentzat ulergarriak izan daitezen".

Halaber, epaimahaiak azpimarratu du Klera, "karga liriko sakonarekin eta mezu indartsu batekin idatzia", etiketarik gabeko literaturaren adibide eta ikasgai dela, diziplinartekoa, guztiz ederra. Laburbilduz, "giza izaeraren alderdi sakonenarekin osatzen den pieza delikatu eta beharrezkoa".

Leire Bilbao (Bizkaia, 1978) Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da, eta Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. 2006an, Ezkatak lehen poema-liburua argitaratu zuen; 2011n, Scanner; 2018an, Entre escamas poema-liburu elebiduna eta, 2020an, Etxeko urak.

Haurrentzako liburu ugari ere argitaratu ditu: Xomorropoemak, 2017ko Euskadi Literatura Saria, Bichopoemas y otras bestias, 2019ko Kirico Saria eta 2021eko Etxeko urak, Lauaxeta Saria, besteak beste. Helduentzako bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, hainbat antologiaren parte da eta bere obra batzuk musikalizatu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X