Literatura Nobel saria, László Krasznahorkairentzat
Suediako Akademiak hungariar idazlearen obra goraipatu du, "lan sinesgarri eta irudikorra" baita, "terrore apokalptikoaren erdian artearen boterea berresten duena".
László Krasznahorka. Argazkia: Efe.
Suediako Errege Akademiak László Krasznahorkai hungariar idazleari eman dio Literaturaren Nobel saria, Mats Malm erakundearen idazkariak ostegun honetan iragarri duenez. Haren "lan sinesgarri eta irudikorra" goraipatu du, "terrore apokalptikoaren erdian artearen boterea berresten duelako".
"Ez dizut gezurrik esango. Oso interesgarria izango litzateke sari hau jasotzea. Hala ere, oso harrigarria izango litzateke neuk irabaztea", esan zuen joan den otsailean Krasznahorkaik Stockholmen egindako elkarrizketa batean, Herscht 07769 eleberriaren aurkezpenean.
Gyulan Hungaria hegoaldeko hirian jaio zen, Errumaniako mugatik gertu, 1954ko urtarrilaren 5ean, eta Krasznahorkaik jaioterrian girotzen ditu bere eleberrietako batzuk; Tango satanikoa eta Erresistentziaren malenkonia han girotuta daude, eta Gerra eta Gerraren istorioa herri horretan hasten da.
1985ean argitaratu zen bere lehen eleberria, Tango satanikoa, eta Europa erdialdeko kritikariek idatziaren originaltasuna azpimarratu zuten.
Lehen lanetatik, mendeko esaldi luze-luzeak erabiltzen ditu Krasznahorkaik; hizkuntza lantzen aritzen da, emozioak eta pentsamendua bere sakontasun osoan harrapatzeko. Esaldi laburrak artifizialak direla dio, giza adimena “hitz-uholdez” adierazten baita.
“Erresistentziaren malenkonia” (1989) eta “Gerra eta gerra” (1999) dira bere lan ezagunenetako batzuk, eta 1980ko hamarkadatik Béla Tarr lagun eta zinema-zuzendariarekin lankidetzan aritu da, “Tango satanikoa”, “Werckmeisterren harmoniak” eta beste hainbat lan pantaila handira eramateko.
2015ean Man Booker nazioarteko saria eman ziotenean, epaimahaiak adierazi zuen egungo errealitatea “irudi eder, beldurgarri eta aldi berean komikoekin” deskribatzen duen idazlea dela Krasznahorkai.
Ez dago Krasznahorkairen lanik euskaraz. .
Zure interesekoa izan daiteke
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.