Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak
Itxaso del Castillo, Markos Zapiain, Koldo Biguri eta Garazi Albizua. Argazkia: EITB.
Joan den astean Euskarazko Literatura (Unai Elorriaga), Euskarazko Haur eta Gazte Literatura (Karmele Mitxelena) eta Literatur Lanaren Ilustrazioa (Maite Rosende) modalitateetakoak iragarri eta gero, Euskadi literatura sarietako gainerako ataletako irabazleak iragarri dituzte gaur, astelehenarekin, Gasteizen.
Sariak
Unai Elorriagak, Karmele Mitxelenak eta Maite Rosendek irabazi dute Euskadi Literatura saria
Garazi Albizua (Termita), Koldo Biguri (Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak, Elsa Morante), Markos Zapiain (Txillardegi hizkuntzalari) eta Itxaso del Castillo (Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror) dira Euskadi literatura sarien irabazleak, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako 2025eko irabazleak.
Garazi Albizua (Santurtzi, 1985) “ahots berri, lotsagabe eta deserosoa da”, epaimahaiaren hitzetan, “eta bere prosa bihurri eta zehatza urrundu egiten da amatasunaren eta zaintzaren betebeharrari buruzko irudi erabat adostuetatik”. Termita, beraz, “diskurtso sozial hegemonikoei kontrajarritako kontakizunak planteatzen dituen apustu berritzailea da”.
Itzulpeneko Euskadi saria Koldo Bigurik (Gasteiz, 1962) jasoko du, “bikain” itzuli duelako euskarara Elsa Morante italiarraren Arturoren uhartea eleberri mardula. “Itzultzaileak oreka egokia lortu du jatorrizko lanari zor zaion fideltasunaren eta xede-testuak helburu duen irakurgarritasunaren artean. Ezin hobeki eman ditu euskaraz Moranteren lirikotasun eta sakontasun psikologikoaren ñabardurak”, epaimahaiaren ebazpenean bildu dutenez.
Markos Zapiaini (Irun, 1963) Euskarazko Saiakera ataleko saria eman dio lanak “Txillardegiren pentsamenduaren oinarriak azaltzen ditu. Saiakeragileak Txillardegiren idatz-esana ulertzeko gakoak ematen dizkigu, atalez atal. Euskal pentsamenduan aditua izan ala ez, Txillardegik jorratutako hainbat eta hainbat arloetan jakituna izan ala ez, liburua pentsalari eta ekintzailearen obran murgiltzeko gida aproposa izan dakioke irakurleari”.
Hizkuntzalaritza
Markos Zapiain: ''Txillardegiren obran sartzea ipotx bat erraldoi baten sorbaldan zintzilikatzea da''
Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror Itxaso del Castilloren (Bilbo, 1972) lanak “gai original bat jorratzen du: beldurrezko zinema garaikidean munstro femeninoen analisia, munstroek, egilearen beraren hitzetan, "feminitatearen eta gorputzarekin eta boterearekin duten harremanaren definizio kontraesankorrak kristalizatzen" dituztela azpimarratuz. Eta emaitza lan ausart eta erakargarria da, zinema-estudioetako espezialistei ez ezik, "gizarte-errealitate berriak eta eguneroko bizipenak irudikatzeko modu berriak ulertzeko interesa duen publiko zabalago bati ere zuzenduta dagoena”, Gaztelaniazko Saiakera modalitateko epaimahaiak azaldu duenez.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 18.000 euroko saria emango dio zazpi modalitateetako bakoitzaren irabazleari, 4.000 euro gehiago lan saritua beste hizkuntza batean argitaratuz gero (Euskarazko Literatura Itzulpenaren atalean izan ezik, noski).
Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 26an izango da Donostian, San Telmo Museoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.