Kontzertu zikloa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musika Parkean McEnroeren kontzertuarekin abiatuko da apirilaren 28an

Sei kontzertu eskainiko dute apiriletik irailera arte.
McEnroe taldea. Argazkia: EiTB
McEnroe taldea. Argazkia: EiTB

Musika Parkean ekimenak leku irekiak gizabidez erabiltzea sustatu eta horiei beste erabilera bat ematea du helburu. Apirilaren 28an hasiko da Donostiako Aiete jauregian, McEnroe talde getxoztarraren kontzertuarekin. Ondoren, beste bost kontzertu izango dira. Ziklo hau irailean bukatuko da; beraz, hilean bat emango dute.

Hurrengo kontzertuak Benartegi baserrian (maiatzak 26), Cristina Enea parkean (ekainak 30), Miramar Jauregian (uztailak 18), Uliako parkean (abuztuak 25) eta Urgull mendian (irailak 22) izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X