Uztailak jazzaren hilabetea izaten jarraitzen du
Aurten ere jazz doinuz betea etorriko zaigu uztaila Euskal Herrian. Hortxe izango bait ditugu Getxoko, Gasteizko eta Donostiako Jazzaldiak eta urte sasoi honetan beti egiten duten bezala, hiru jazz festibal horietako arduradunak, elkarrekin agertu dira Bilbon, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko arduradunarekin batera, Komunikabideen aurrean, beren jazzaldien inguruko musika eta turismo eskaintzaren berri emateko.
Beti bezala Getxokoa izango da lehena, uztailaren 4tik 8ra bitartean eskainiko direlarik, 36. Jaialdiko kontzertu eta gainerako ekitaldiak.
Segidan Gasteizkoa etorriko da: 36.edizioa osatuko du Gasteizko Jaialdiak ere, eta uztailaren 16tik 21era izango dira kontzertuak, Mendizorrotza Kiroldegian eta Antzoki Zaharrean. Stefano Bolani, Joe Lovano eta Dave Douglas, Joshua redman, Gilberto Gil, Pat Metheny eta Sonny Rollins... luzea da Gasteizko jazzaldian parte hartuko duten musikarien zerrenda...
Donostiako Heineken Jazzaldian honakoak arituko dira: Sharon Jones, Dayna Kurtz, Jimmy Cobb, Neneh Cherry, Meldy Gardot, Kenny barron, Madeleine Peyroux, etab. Jazzaren munduko izen handiak aurki daitezke Donostiako Jazzaldian ere, uztailaren 19tik 23ra. Deigarria da hori bai, aurten ez direla nonbait ados jarri, eta hainbat egunetan, Gasteizen eta Donostian, bietan izango dituzte jazz emanalaiak.
Heineken Jazzaldia
Destroyer, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus Donostiako Jazzaldiaren 47. edizioan izango dira, Eszenatoki Berdean, hain zuzen ere. Kontzertu horiek doanekoak izango dira, baina bi artista gelditzen dira konfirmatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.