Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julio Iglesias, Bilboko Euskalduna Jauregian uztailaren 19an

Azken 20 urteetan lehen aldiz arituko da abeslaria Bizkaiko hiriburuan.
Julio Iglesias. Argazkia: Artxiboa

Julio Iglesias abeslaria uztailaren 19an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Estatuko bederatzi hiritan izango da, azken lana aurkeztuz, "Julio Iglesias 1". Abeslariaren betiko arrakastak "soinu berriarekin eta teknologia berriekin" nahastu ditu. Azken 20 urteetan lehen aldiz arituko da abeslaria Bizkaiko hiriburuan.

Musika arinaren nazioarteko abeslaria Euskaldunako Auditoriumean izango da, eta “Hey”, “De niña a mujer”, “Por el amor de una mujer”, “Nathalie”, “Un canto a Galicia”, “Lo mejor de tu vida”, “Me va, me va”, “Manuela”, “México lindo”, “Ay Jalisco no te rajes” eta “Me olvidé de vivir” abestiak gaur egungo soinura ekarriko ditu.

Sari eta omenaldi andana jaso ditu eta milioika lagunen aurrean abestu du. Hollywoodeko Paseoan izar bat ere badu Iglesiasek eta irailaren 8a "Julio Iglesias eguna" izendatu dute Miamin. Gainera, Guiness Liburuak eskainitako Diamantezko Diskoa jaso du, hizkuntza ezberdinetan inork baino disko gehiago saltzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari, hiru egunetan Kobetamendi belaunaldien, kulturen eta musika ulertzeko moduen arteko topagune bihurtu ondoren. 112.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute aurtengo programazioaz, aniztasun artistikoak eta hiriaren zein naturaren arteko loturak sendotuz. Jaialdiak nazioarteko izaera baieztatu du, Bilborekin eta hurbileko talentuarekin duten lotura estua galdu gabe.

Bilbao BBK Live 2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da 2026ko BBK Live jaialdia!

Gaur, uztailak 9, hasi da jaialdia Bilboko Kobetamendi parkean, eta uztailaren 11ra arte luzatuko da. Aurten 20. urteurren berezia ospatzen du topaketak, eta nazioarteko zein etxeko artistak bilduko ditu hiru egunetan zehar. Kobetamendiko eszenatokietan Robbie Williams, Calvin Harris, Lily Allen eta Interpol bezalako izen handiak arituko dira, Aimarz edo Gar bezalako euskal taldeekin eta tokiko talentuarekin batera, giro paregabean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X