61. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Jazzaldiak David Murray, Joe Lovano eta Miguel Martín sarituko ditu

Uztailaren 22tik 26ra, 77 kontzertu eskainiko ditu Donostiako musika jaialdiak; 47, doakoak. Bi saxofonista handiek eta 1984tik 2026ra Jazzaldia zuzendu duen pertsonak jasoko dituzte Ohorezko sariak.

Joe Lovano saxofonista
Joe Lovano izango da aurtengo saridunetako bat. Argazkia: Aquapio Films Ltd.

Donostiako 61. Jazzaldiak 77 kontzertu eskainiko ditu uztailaren 22tik 26ra, 12 agertokitan, eta horietako 47 doan ikusi ahalko ditu publikoak. Izen handien artean, Pat Metheny, Diana Krall, Marc Ribot Marcus Miller, Joe Lovano, David Murray, Samara Joy, Charles Tolliver, Carmen Lundy eta Cécile McLorin Salvant nabarmentzen dira.

Aurten, Jazzaldiak Miles Davisen eta John Coltraneren jaiotzaren mendeurrena ospatuko du, Trinitate plazan izango diren bina kontzerturekin: Marcus Miller–We Want Miles! uztailaren 25ean eta New Sketches of Spain: Erik Truffaz-Antonio Lizana uztailaren 26an Davisen alde; eta Azar Lawrence Quartet: John Coltrane. The Impulse Era! uztailaren 24an eta Charles Tolliver: Africa/Brass Celebrating Coltrane’s Centennial uztailaren 25ean, Coltraneren alde.

Ordainpeko kontzertuetarako 11.000 sarrera saldu dituztela iragarri du Jazzaldiak, aurkezpen prentsaurrekoan, eta kontzertu hauetakoak agortuta daude: hilaren 25ekoak Trinitate plazan (Charles Tolliver eta Marcus Miller), Pat Methenyrena (uztailaren 25ean) eta Diana Krallena (26an) Kutxabank Kursaal Auditorioan.

Jazzetik haratago, Zurriolan paratzen dute Keler Gunean ETS, Nøgen, Kokoshca eta Hofe arituko dira, besteak beste.

Donostiako Jazzaldia saria

Musika jaialdi historikoaren ohorezko saria hiru pertsonak jasoko dute aurten: David Murray jazz modernoaren soinuaren arkitektoa, Joe Lovano saxofonistak eta Miguel Marinek, 1984tik 2026ra Jazzaldiaren zuzendaria izan denak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X