Pat Metheny, Diana Krall eta Marcus Miller, Donostiako Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiaren ordainpeko programazioa aurkeztu dute gaur, astelehenarekin, uztailaren 22tik 26ra egingo dute jaialdiaren arduradunek.
Donostiako 61. Jazzaldian, Miles Davis eta John Coltrane omenduko dituzte, lau kontzertutan, haien jaiotzaren mendeurrenean, eta izen dirdiratsu batzuk aurreratu dituzte: Pat Metheny gitarrista, Side Eye III+ bere azken proiektuaren bertsio handitu eta hobetuarekin, Diana Krall, Joe Lovano, David Murray eta Azar Lawrence saxofonistak; Marcus Miller baxua; Charles Tolliver tronpetista; Bruce Barth pianista; eta Cécile McLorin Salvant eta Carmen Lundy abeslariak.
Horiez gain, Samara Joy abeslari gaztea ere Donostian izango da, baita Antonio Lizana saxofonista eta abeslaria eta Julius Rodriguez pianista ere.
Sarrera eta abonuak abenduaren 16an jarriko dituzte salgai. 11:30etik aurrera, Trinitate Plaza, Kutxabank Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia eta Škoda San Telmo Museoa (Klaustroa) agertokietako emanaldietarako txartelak erosi ahalko dira, leihatiletan zein webgunean.
61. Jazzaldiko doako kontzertuak datozen hilabeteetan iragarriko dira.
Kartelaren egilea José Luis Lanzagorta da. Donostiako Jazzaldirako egin duen 13. kartela du.
Trinitate Plaza
Uztailak 23: David Murray Quartet + Paramount Quartet (Joe Lovano, Julian Lage Santi Debriano eta Will Calhoun)
Uztailak 24: Azar Lawrence Quartet: John Coltrane. The Impulse Era! + Cécile McLorin Salvant
Uztailak 25: Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane's Centennial + Marcus Miller: We Want Miles! (Marcus Miller, Mike Stern, Bill Evans eta Mino Cinelu).
Uztailak 26: Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) + New Sketches of Spain: Erik Truffaz – Antonio Lizana (Miles Davisen omenez).
Kursaal Auditorioa
Uztailak 23: Samara Joy.
Uztailak 24: Nils Petter Molvær
Uztailak 25: Pat Metheny
Uztailak 26: Diana Krall
San Telmo Museoan Julius Rodriguezek, Bruce Barth pianistak eta Vicente Archer kontrabaxuak Benito Gonzalezek, Benjamin Moussayk eta Émile Parisienek eta Vincent Peiranik joko dute, eta Victoria Eugeniak JazzEñe zikloa eta Carmen Lundyren eta Louis Sclavis Quienteten kontzertuak hartuko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da