8.000 pertsona bildu ditu Manic Street Preachersek BIME jaialdian
Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialdiaren lehen egunean, Manic Street Preachers britainiarrak buru, 8.000 ikus-entzule bildu ziren, antolatzaileen arabera.
Pasatu den asteartean hasi zen BIME, musikaren industriaren nazioarteko azoka, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre pabilioian.
Lehenengo hiru egunetan, bilerak, hitzaldiak eta solasaldiak eskaini zituzten musikaren munduko profesionalek. Atzoko eta gaurko jardunaldietan, zuzeneko musika emanaldiak dira nagusi, ohiko jaialdi formatuarekin.
Guztira, 50 kontzertu antolatu dituzte BECeko bi pabilioitan eta sarreran banatutako lau eszenatokitan.
Atzo, Manic Street Preachers britainiarrez gain, Passenger, John Grant, Jay-Jay Johanson eta Soleá Morente con los Evangelistas ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Gaur, The Gossip izango da kartel buru. Aurretik izango ditu Mercury Rev, The Wedding Present eta Mark Lanegan, besteak beste. Hiru talde horiek aldi berean joko dute, eszenatoki desberdinetan banatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Xabier Anduagak “Werther” Masseneten opera egingo du Bartzelonan
Maiatzaren 2tik 17ra taularatuko du donostiar tenorrak Goetheren eleberrian oinarritutako opera. Lehenago, apirilaren 19an, gala liriko bat egingo du Liceun bertan, Pretty Yende hegoafrikar sopranoarekin batera. Gainera, Talia Arte Eszenikoen Espainiako Akademiaren sarietarako izendatuta dago Anduaga, lirikako gizonezko interprete onenaren atalean, La sonnambula operan egindako lanagatik.
Pantxoa eta Peio bikoak azken bira bat egingo du agur kontzertuen aurretik
2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an), Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an), Lesakan (irailaren 5ean), Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.
BOSek Euskaldunara eramango du Kobetamendi
Ostiralean, apirilak 10, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Bilbao BBK Live jaialdian jo duten hainbat talde eta musikariren kantuen bertsio sinfoniko berriak interpretatuko ditu, Euskaldunan. Talde eta artista hauen abestiak prestatu dituzte: The Cure, Depeche Mode, Arcade Fire, Pulp, Radiohead, The Strokes, Florence + The Machine, Muse, R.E.M., Guns N’ Roses, Coldplay eta Rosalía, besteak beste.
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.