Marc Ford Black Crowes ohia, Baluarten eta Kafe Antzokian
Marc Ford gitarrista mitikoa ostegunean Iruñeko Baluarten izango da eta ostiralean Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etatik aurrera. Azken kontzertu horretarako sarrerak salgai daude, 15 eurotan aurresalmentan eta 18 eurotan lehiatilan.
Marc Forden gisako gitarrista gutxi daude eta ziurrenik horrek deitu zuen Chris Robinsonen atentzioa. The Black Crowesen parte hartzeko deitu zion eta mundu osoan zehar aritu zen eta taldearen disko mitikoenak grabatu zituen.
Alkoholarekin eta drogekin araboak izan zituen eta taldea utzi behar izan zuen, bere bakarkako ibilbidearekin hasiz. Sei musikarirekin batera arituko da taula gainean "Holy Ghost" disko berria aurkezten. Bluesman eta 'songwriter' arima jasotzen ditu, AEBetako musika tradizionalari jarraituz.
Conn Buxx taldea arituko da lehen, soul, rock eta funk doinuekin eta Elijah Ford ere bertan izango da. Sesio akustiko motza eskainiko du eta bere aitari laguntzen izango da taula gainean.
Zure interesekoa izan daiteke
ETS eta Celtas Cortos, Getxo Folkeko kartelburuak
Getxoko Folk Jaialdiaren 42. edizioak Dulce Pontes fado musikariren kontzertu bat eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” ikuskizuna ere eskainiko ditu, irailaren 9tik 13ra.
Eztanda punk eta rock jaialdia atzeratu dute
Urdulizko jaialdia ekainaren 5ean eta 6an zen egitekoa, eta atzeratu egingo dutela iragarri dute antolatzaileek “arazo eta tekniko eta administratiboak” daudela azalduta. Cockney Rejects, Biznaga, Sua, Arene 6, Anestesia, Kaleko Urdangak eta Hell Beer Boysen kontzertuak zeuden iragarrita, besteak beste.
Silvio Rodríguez Bilbon arituko da irailean
Kubatar musikariaren kontzertuak irailaren 12an eta 13an izango dira, Euskaldunan.
ABAOk “Andrea Chénier” operarekin itxiko du denboraldia
74. denboraldiko azken eskaintza Umberto Giordanoren operaren lau emanaldi izango dira, Euskalduna jauregian, maiatzaren 23, 26 eta 29an eta ekainaren 1ean. Larunbatean, hilak 23, zuzenean ikusi ahalko da saioa, 19:00etatik aurrera, ETB2n eta ETB ONen.
Natxo de Felipek Oskorriren kantu “abandonatuak” berreskuratuko ditu Musika Hamabostaldian
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, De Felipek eta Kuarteto Philiperenak kontzertua eskainiko dute Arantzazun, abuztuaren 20an, Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloan. Donostiako musika jaialdirako sarrerak bihar, maiatzak 19, jarriko dituzte salgai.
Azkena Rock Festival jaialdiak kontzertuen ordutegia iragarri du
Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuen protagonistak, eta familiek Txiki ARF guneaz gozatu ahal izango dute.
Shakira, Madonna eta BTS Futboleko Mundu Txapelketaren finalean arituko dira
Chris Martin Coldplay taldeko kantaria arduratu da ikuskizunean parte hartuko duten artistak aukeratzeaz; Futboleko Munduko Txapelketaren gizonezkoen finala New Yorken jokatuko da, uztailaren 19an.
BOSek Joaquin Achucarro pianista omendu du
Guztira, 85 kontzertu eman dituzte elkarrekin Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta pianista beteranoak, 80 urtean. Orkestrak Achucarroren izena jarri dio piano bati, eta musikariak berak estreinatu du.
Xak, Ketekalles eta Niña Coyote eta Chico Tornado kartelera batu ditu EHZk
Euskal Herria Zuzenean festibalak ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko du 30. Urtebetetzea, Arberatze-Zilhekoan. Musika talde, ikuskizun eta hitzaldien zerrenda handitu dute kartelean.
ABAOk 9 lan eskainiko ditu bere 75. denboraldian
Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen 75. denboraldia Verdiren La traviatak abiatuko du, urriaren 17an; hiru urtean, 1953an elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ere ospatuko dute.