Estrainakoz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Udalak Adarra saria eman dio Mikel Laboari

Lehenengo aldia da Udalak saria banatzen duela, eta Marisol Bastida Laboaren alargunak jaso zuen golardoa, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik, ekitaldi hunkigarri batean.
18:00 - 20:00
Donostiako Udalak Adarra saria eman dio Mikel Laboari

Donostiako Udalak Adarra saria eman zuen atzo, larunbata, lehenengo aldiz, eta Mikel Laboa saritzea erabaki zuten. Juan Karlos Izagirre hiriko alkateak Marisol Bastida Laboaren alargunari eman zion saria.

Sari honekin musikaren munduan artistek egindako lana goraipatzea da helburua. Izagirreren esanetan, Laboa XX. mendeko euskal musikaren adierazpenik garrantzitsuena izanagatik erabaki dute saritzea.

Hunkituta jaso zuen saria Marisol Bastidak, eta musikari guztiei eta musikazaleei eskaini zien errekonozimendua. Gainera, bere esanetan, Mikel Laboak ontzat emango luke eskaintza hori eta ekitaldian bertan Mikel Laboaren presentzia sumatu zuela esan zuen.

Albiste gehiago musika

SAN SEBASTIÁN, 19/06/2025.- Bruce Springsteen a su llegada este jueves al hotel que se aloja en San Sebastián. El músico estadounidense regresa a San Sebastián, donde ofrecerá dos conciertos -el sábado y el martes-, en su única parada española de la gira 'Land of Hope and Dreams' (Tierra de esperanza y de sueños), que arrancó el 14 de mayo en Manchester.EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bruce Springsteen Donostian da jada

Bart Frankfurten kontzertua eskaini ondoren, Springsteen eta bere talde osoa Hondarribiko aireportura iritsi dira bi charter hegalditan. Dozenaka lagun zituen zain Donostiako Maria Cristina Hoteleko atean, datozen egunetan bere kuartel nagusia izango den hotelean. Bossek bi kontzertu eskainiko ditu Anoeta estadioan. Lehenengoa larunbatean izango da, 38.000 jarraitzaileren aurrean, eta bigarrena, berriz, asteartean, ekainaren 24an.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

50.000 musikazale espero ditu ateak ireki berri dituen Azkena Rock jaialdiak

Dinosaur Jr. estatubatuarrak izango dira osteguneko kartelburuak, eta The Damned britainiarren punka ere izango da entzungai.  Ostiralean, John Fogerty eta bi urteren ostean Azkenara itzuliko den Lucinda Williams izango dira izen nagusiak. Johnny Rotten Sex Pistols taldeko abeslari ohiak indarra jarriko du. Larunbatean, Manic Street Preachers talde ezagunak, The Flaming Lipsen psikodeliak eta The Hellacopters suediarren 30. urteurrenak emango diote amaiera 23. edizioari.

"Akelarre" dokumentalaren grabazioa Usurbilen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akelarre musika taldea, pantailara

Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,

John Fogerty abeslari eta gitarrista Azkena Rock Festivalen arituko da 2025ean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Udan barrena, rock-and-rollaren doinupean

Azkena Rock Festivalen 23. edizioa ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo dute Gasteizen, Mendizabalako eremuan. Ez dirudi ideia txarra udarako sarrera (larunbat goizaldean sartuko gara udan) John Fogertyren, Lucinda Williamsen edo Manic Street Preachersen eskutik egiteak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euriak ez du itzali Anoetako "akelarre antifaxista"

Fermin Muguruzak 30.000 lagun bildu ditu Donostian, 40 urteko ibilibide musikala ospatzeko, Palestinaren aldeko aldarri solidarioen artean. Gainera, abeslariak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14an, Irunen.

Gehiago kargatu