Berri Txarrak taldeak azaroan merkaturatuko du lan berria
Berri Txarrakek zortzigarren diskoa, "Haria" arrakastatsuaren ondorengoa, azaroan merkaturatuko duela iragarri du.
Lan berriaren sortze eta grabatze prozesuan ari zirela taldekideek jakinarazi dutenez, udaberrian Venice Beachera, Kaliforniara, bertaratu ziren, Ross Robinson ekoizle entzutetsuaren eskutik (Sepultura, The Cure, Slipknot…) kantu berrietan lan egitera. "Haria" diskoaren soinuaren arduraduna ere izan zen Ross Robinson.
Geroago, udan, zuzenekoak eta grabazioaren hurrengo tartea uztartu ditu hirukoak. Horretarako, Madrilera joan dira, Reno estudioetan Ricky Falkner ekoizlearen gidaritzapean lan egitera. Estatuko indie pop musikaren erreferentzia da Falkner, Standstilleko eta Egon Sodako taldekidea eta Love of Lesbian eta Sidonie taldeekin lan egindakoa, berbarako. Luca Petricca ari da kantuok nahasten.
Berri Txarraken kantu berrietatik, taldearen hogeigarren urteurrenarekin bat egingo duen lan horretatik, entzun ahal izan den bakarra “Etsia” da. Apirilean grabatu zuten, Venice Beacheko egonaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko