Kontzertu solidarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tratu txarren kontrako kontzertua, larunbatean Donostian

Eten proiektuaren bigarren kontzertuan, Mikel Urdangarin, Kokein, Txuma Murugarren, Perlak, Skakeitan, Izaki Gardenak, Anje Duhalde eta beste artista asko izango dira Intxaurrondo kultur etxean.
Rafa Rueda izango da, besteak beste, oholtzan
Rafa Rueda izango da, besteak beste, oholtzan

Eten tratu txarren kontrako kontzertua Donostian izango da aurten. Iaz Plateruena Durangoko Kafe Antzokian egin zuten jaialdi solidarioa, eta aurten Gipuzkoako hiriburuan izango da, abenduaren 13an, larunbatarekin, Intxaurrondo kultur etxean.

Sarrerak zortzi euroan jarriko dituzte salgai, eta Tratu txarren kontrako kantuen bilduma (iaz Durangoko Azokarako argitaratutako CDa) oparituko dute sarrerarekin batera. Gainera, irabazirik egotekotan, dirua biktimentzako abegi etxeetara bideratuko dute.

Artistei dagokienez, zerrenda luze eta heterogeneoa osatu dute jaialdiaren antolatzaileek. Artista eta talde hauek igoko dira agertokira: Jupiter Jon, Mikel Urdangarin, Kokein, Petti, Txuma Murugarren, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Perlak, Humus, Izate, NX, Pottos ta Klito, Skakeitan, Ani1, Uluka, Eraso, Amaia Zubiria, Itxaro Borda + Ekhivegas, Izaki Gardenak, Anje Duhalde, Bigboy, 2zio eta Amaren Alabak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari, hiru egunetan Kobetamendi belaunaldien, kulturen eta musika ulertzeko moduen arteko topagune bihurtu ondoren. 112.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute aurtengo programazioaz, aniztasun artistikoak eta hiriaren zein naturaren arteko loturak sendotuz. Jaialdiak nazioarteko izaera baieztatu du, Bilborekin eta hurbileko talentuarekin duten lotura estua galdu gabe.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X