20. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Max eta Igor Cavalerak ‘Roots’ diskoa joko dute Bilbon, azaroan

Sepultura brasildar taldearen sortzaileek bira egingo dute, “Roots” diskoaren hogeigarren urteurrenean lan hori osorik joz ospatzeko.
Roots Max eta Igor Cavalera Sepultura
Roots Max eta Igor Cavalera Sepultura

Max eta Igor Cavalera Sepultura metal taldearen sortzaileek “Roots” diskoa osorik joko dute hainbat kontzertutan, “Return to Roots” biran, lanaren hogeigarren urteurrena ospatzen den urtean.

Hain zuzen, bira horrek geldialdia egingo du Bilbon, azaroaren 5ean, Santana 27 aretoan.

Amorrua eta erritmo tribalak, metala aldatzeko

“Roots” diskoak mugarria ezarri zuen Sepulturaren ibilbidean eta, oro har, metalean, brasildar sustraiak -Carlinhos Brown artistak parte hartzen du, esaterako- eta aurreko diskoetan erakutsita zeukaten thrash metal zakarra nahasi baitzituen taldeak bertan. Bi milioi ale baino gehiago saldu zituzten disko horrekin.

Cavaleratarrek Marc Rizzo gitarrista eta Johny Chow baxu-jotzailea izango dituzte lagun, Soulflyren eta Cavalera Conspiracyren garaietako lagun zaharrak.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 27,5 euroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X