Donostikluba jaialdiak Dkluba udazkeneko programazioa abiatuko du
Urriaren 1ean eta 8an, bi saiotan, Gazteszena aretoak hartuko duen jaialdiak, Donostiklubak, abiatuko du Dkluba Donostiako musika zirkuitua. Udazkenean, besteak beste WAS bizkaitarrek, Nada Surf newyorktarrek, William Tyler gitarristak, Alice Francisek eta Laura Coxek eskainiko dituzte kontzertuak Gipuzkoako hiriburuan.
Donostia Kulturak ohar batean azaldu duenez, Dklubaren helburua hiriko kultur etxeetan eta beste hainbat lokaletan musika independente eta alternatiborako espazio bat sortzea da, baita jaialdi eta kontzertuak ospatuz hiriko musika taldeak eta elkarteak bultzatzea ere.
Donostikluba bi saiotan ospatuko dute, urriaren 1ean eta 8an, Gazteszena Egia auzoko aretoan. Lehen jardunaldian Lloyd Cole, Izaro, Cecilia Payne, Smoke Idols eta Iban Zaldua DJ arituko dira, eta bigarrenean Holy Fuchk, Thayer Serrano, Flavio Barteglia, Grande Days eta Luma.
Nada Surf, WAS…
Gainera, urriaren 15ean Nothing Places eta Yo Ciervoren kontzertua egongo da Intxaurrondoko kultur etxean; hilaren 28an Alice Francis eta Les Fous egongo dira areto berean; azaroaren 26an William Tyler eta Amorante ikusteko aukera egongo da Lugaritzen; biharamunean, azaroaren 27an, Nada Surfen txanda izango da Intxaurrondon; abenduaren 2an Laura Coxek eta Undernnedek joko dute; eta hil horren 28an WASek eta Nothing Boxek.
Zure interesekoa izan daiteke
BECeko azken kontzerturako sarrera guztiak salduta, Pantxoa eta Peio beste aukera batzuk aztertzen ari dira
Bikote musikalak bere historiako azken emanaldia emango du 2027ko urtarrilaren 10ean, eta ordu gutxian agortu dira sarrerak, salgai jarritako egun berean.
Euskadiko Orkestrak aukeratu ditu bere musikariekin kantatuko duten 132 ahotsak
“Abestu Euskadiko Orkestarekin” ekimenari esker, 132 abeslari Euskadiko Orkestrari batuko zazizkio Iruñeko Baluarten, Donostiako Kursaalen eta Euskalduna Bilbaon Sorozabalen 'Euskalerria' eta Bizeten 'Carmen' operako 'Martxa eta abesbatza' kantatzeko.
Pantxoak eta Peiok "Urtxintxak" jo dute azken kontzertuaren aurkezpenean
Abeslari bikoteak 2027ko urtarrilaren 10ean joko du azken kontzertua, BECen. Emanaldi horren aurkezpen ekitaldian, "Urtxintxak" kantua jo dute.
Pantxoak eta Peiok 2027ko urtarrilean emango dute azken kontzertua, BECen
Kantariok 2027ko urtarrilaren 10ean eskainiko dute beren ibilbideko azken kontzertuan, BECen. Azken Dantza kontzerturako sarrerak abenduaren 18an jarriko dituzte salgai, 10:00etan.
Mariah Careyren gabon kantak 20 aste egin ditu AEBko zerrendetako lehen postuan, beste edozeinek baino gehiago
All I want for Christmas is you 1994an argitaratutako kantuak 20 aste bete ditu Billboard Hot 100 zerrendako toki gorenean, eta guztira 77 astez egon da abestia zerrenda horretan. Hot 100 zerrendak streamingeko, irrati zabalkundeko eta salmentetako datuak pilatzen ditu.
Pat Metheny, Diana Krall eta Marcus Miller, Donostiako Jazzaldian
Donostiako musika jaialdiaren 61. edizioa uztailaren 22tik 26ra egingo dute. Haien jaiotzaren mendeurrenean, Miles Davisi eta John Coltrane lau kontzertutan omenduko dituzte.
Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en
Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.
"Pozik, euforian" ekin diote Gatibuko kideek euren azken kontzertuari
25 urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 13 honetan emango du Gatibuk azken kontzertua milaka lagunen aurrean, BECen. Kontzertua hasi aurretik, ETBrekin egon dira taldekideak eta garbi dute ez dagoela atzera bueltatik. Gaurko kontzertua agurra da, eta hemendik hilabetera pena, agian, etorriko den arren, une honetan "pozik, euforian" daudela esan dute.
Pablo Sarasaterenak izan ziren 55 objektu aurkitu dituzte
Pablo Sarasate musikari ospetsu eta hiriko seme kutunak hiriari emandako ondarea osatuko du Iruñeak, 1985ean lekualdaketa batean galdu ziren lau kutxatan gordeta zeuden 55 pieza berreskuratuta. Kaxa horietan, besteak beste, musikariak gordetzen zituen koadro eta eskulturak, argazkiak, arropak eta Felix Mendelssohn konpositore alemaniarraren eskuizkribu bat daude.
Agur, Gatibu!
Gernikar taldeak bere ibilbideko azken kontzertuak egingo ditu asteburuan, BEC!en, EITBko kamerak bertan daudela. Joan den asteburuan, BECen bertan eginiko lehen kontzertuan eta Durangoko Azokan publikoarekin buruz buru, abiatutako agurra burutuko du ostiral-larunbatetan.