Bira berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dead Bronco, mundua aurretik

Taldeak Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du larunbatean, hilak 18, “Bedridden & Hellbound”, broncobilly erritmoen eboluzioa proposatzen duen bere hirugarren diskoa. Matt Horanekin hitz egin dugu.
Bira luzea du prest Dead Bronco taldeak. Argazkia: David Herranz.
Bira luzea du prest Dead Bronco taldeak. Argazkia: David Herranz.

Dead Broncok bidean aurrera jarraitzen du, bere proposamen musikala ahalik eta urrunen eramateko helburu tinkoan aitzina, countrya, rockabillya, punka eta rocka uztartuz; hori guztia gehitzearen emaitza "broncobillya" da, Matt Horan taldearen konpositore nagusi, gitarrista eta abeslari estatubatuar (Floridan, AEBn, jaioa da) getxoztartuaren hitzetan. Gainera, musikagintzarekin nahikoa ez, antza, eta, zinemagintzan ere jardun da azkenaldian Horan, taldearen eguneroko zurrunbilotsuak utzi dizkion tarteetan, "La mina" espainiar thrillerraren protagonista izan baita.

Aurreko asteburuetan Gasteizen eta Donostian kontzertuak eskaini eta gero —"emanaldi izugarriak izan ziren, itzelak: mukuru bete ziren aretoak, eta publikoak kantu berriak ere bazekizkien", esan digu Horanek, pozik—, martxoaren 18an, larunbatarekin, kontzertuen agenda gero eta beteagoan letra larriz idatziriko egun horietakoa helduko zaie broncotarrei.

 

CONTENIDO NO ENCONTRADO

 

Gau horretan, 21:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute "Bedridden & Hellbound" hirugarren diskoa (laugarrena, "Moanin’ the blues" Hank Williamsen omenezko lana kontuan hartuz gero), talde gonbidatua Mamagigi’s sondikoztarra dela: "Lagun guztiak bertan, etxean, egotea espero dut, saltsa ederra sortzeko! Sorpresatxo batzuk prestatu ditugu, eta kantu zerrenda erabat berritu dugu. Sarrerak di-da saltzen ari dira; beraz, itxura ederra du gauak!", esan digu Mattek.

Kontzertu honen ondoren, bestalde, boskoteak denbora askotxo pasatuko du furgonetan hara-honaka: Espainiako Estatuan dozena bat kontzertu emango dituzte martxo, apiril eta maiatzean, eta, ekain eta uztailean, hogei kontzertuko birari ekingo diote Europako gainerako herrialdeetan, besteak beste, Alemania, Belgika, Herbehereak, Txekiar Errepublika, Danimarka eta Suedia bisitatuta.

Aurretik ere zeharkatu dute Europa bira batekin (aurrekoaren berri eitb.eus-en bertan eman zuten, lehenengo pertsonan), eta aurreko bisitetan ereindakoaren emaitzak dagoeneko ikusten hasi direla kontatu digu kantariak: "Egiten dugun bira bakoitza aurrekoa baino hobea izaten da. Gero eta gehiago deitzen digute jotzeko, eta Dead Broncoren bisera asko ikusten ditugu publikoaren artean. Izugarria da guretzat, kalean jotzen hasi ginen taldea izanik, Europa mailako birak egitea eta, esaterako, abuztuan AEBko bira bat egingo dugula pentsatzea".

matt horan dead bronco foto david herranz

Matt Horan Dead Broncoko kantari eta gitarrista. Argazkia: David Herranz

Hain zuzen ere, kontzertu sorta horretan, eurek egiten duten musikaren mamia gordetzen duten inguruetan zehar egingo duen zeharkaldian, amerikar sustraiko doinu zingiratsuon zaleen tenpluetako bat bisitatuko du taldeak: Muddy Roots Cookevilleko (Tennessee) jaialdia. Irrika bizian daudela azaldu digu Mattek: "Joan den urtean, antolatzaileek Europan egiten duten jaialdian jo genuen, eta aurten berriro egingo dugu. Heldu eta berehala, basatza ikusten duzu eta pilo bat punk, psycho, metalhead, rockabilly, motozale eta abar: harrituta gelditzen zara. Giro ederra egoten da, ondo pasatzeko eta musika entzuteko egoten dira denak bertan. Dena ematen du publikoak, pogoak eginez, beren burua agertokitik behera botatzen, ‘crowdsurfinga’ egiten…".

"Cookeville Tennesseeko Muddy Rootsen jotzeko aukera ez zitzaigun burutik pasatu ere egiten duela lau urte… Guk egiten dugun estiloan, erreferentziako jaialdia da, eta sinestezina da", erantsi du Horanek.

Oraingoz, larunbatean egingo dute hurrengo geldialdia, Kafe Antzokian.

Kafe Antzokian.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X