Aurten ez dute Tres Sesenta jaialdia egingo
Tres Sesenta azken bost urteetan Iruñeko Ziutadelan egin duten jaialdiak “urte sabatikoa” hartuko du 2017an, “berriz diseinatu eta datorren urtean itzultzeko”.
Get In, Esmerarte eta In & Out enpresa antolatzaileek eman dute erabakiaren berri, eta aurten, beraz, ez da errepikatuko aurreko urteetan hainbat artista eta musikari Iruñera erakarri dituen jaialdia: Andres Calamaro, Vetusta Morla, Berri Txarrak, Pet Shop Boys, Amaral, Belako, Love of Lesbian, Loquillo, Lori Meyers, Supersubmarina, El Columpio Asesino…
Enpresetako ordezkariek azaldu dutenez. “Tres Sesentak ziklo bat bete du, eta aurten atseden hartu behar du, hausnarketa egin eta 2018ri begira berriz antolatzeko”. Urte horretako edizioan lanean ari dira dagoeneko, “programa ildo berriekin eta erakundeen aldetik laguntzak lortzeko helburuarekin, epe berri eta zirraragarri bati ekiteko”.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko