Bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berri Txarrakek Ipar Amerikako birari ekingo dio gaur

Kanadan, Quebecen eta AEBko ekialdean izango da hirukoa irailaren 5etik 13ra, besteak beste, Descendents punk eta hardcore talde mitikoarekin jotzen.
Berri Txarrak 2014
Berri Txarrak 2014

Berri Txarrak hirukoteak Kanadan, Quebecen eta AEBn joko du irailaren 5etik 13ra, astebeteko kontzertu sorta batean. Fort Collins hirian (Colorado) joko du gaur, Surfside 7 aretoan, hain zuzen. Birako hurrengo bi kontzertuetan, Descendents punk rock talde kaliforniarraren artista gonbidatua izango dira, eta, horrenbestez, berriz egingo dute bat aspaldiko ezagunekin.

Lehenago ere aritu dira Descendents taldearekin. Izan ere, aurretik ere deitu dituzte Milo goes to college disko mitikoaren egileek Gorka, David eta Galder agertokia partekatzeko, eta Bill Stevenson taldeko bateriak Denbora da poligrafo bakarra Berri Txarraken diskoaren hirugarren zatia (hiruretan punk rock kutsu handiena duena) ekoitzi zuen.

Bi kontzertu horietan, gainera, The Menzingers estatubatuar talde interesgarria ere izango dute lagun. After the party disko azpimarragarria publikatu du Pennsylvaniako laukoteak aurten, lelo gogoangarriak, melodia, rock klasikoa eta punk inarrosaldi neurtuak uztartuz, Social Distortionen edo Gaslight Anthemen moldera, eta Rented world eta, batik bat, On the impossible past diskoetan erakutsitako manera deigarriak berretsiz.

Irailaren 9an,Washington hirian joko du Berri Txarrakek, bakarka orduan, eta biharamunean, irailaren 10ean (egun horri kantatu zion taldeak Libre diskoan), Descendentsekin batuko dira berriz, Providencen.

Hurrengo hiru egunetan, Bostonen, New Yorken eta New Jerseyn, Hudson ibaiaren bestaldean, erakutsiko dituzte beren kantuak Berri Txarrakekoek, Euskal Herrira itzuli eta Denbora da polígrafo bakarra diskoaren jarraipena sortzeko lanetan murgildu aurretik.

berri txarrak

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X