Jose Merce, Niamh Ni Charra, Souad Massi eta Kukai, Getxoko folk jaialdian
Folk Getxo BBK nazioarteko jaialdiaren 33. edizioa ospatuko dute irailaren 28tik urriaren 1era bitartean, eta Jose Merce flamenko abeslaria, Niamh Ni Charra artista irlandarra, Souad Massi kantautore aljeriarra eta Kukai euskal dantza taldea izango dira saio nagusietan. Guztira, 11 kontzertu antolatu ditu jaialdiak, eta kaleko banden desfileak ere egongo dira.
Antolatzaileek iragarri dutenez, jaialdiaren saio guztiak Areetako Geltokia plazan izango dira, haurrentzako ikuskizuna izan ezik. Ohi denez, saio nagusiak 21:00etan hasiko dira, eta 18:30ean eta 23:00etan ere izango dira kontzertuak. Haurrentzako saioa urriaren 1ean izango da, Areetako Andres Isasi musika eskolan, 11:00etan eta 12:30ean.
Jarduera asko egongo dira Areetako Geltokia plazan, esaterako, gobernuz kanpoko zenbait erakunderen eta elkarteren postuak bilduko dituen Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azoka eta hainbat herritako jakiak eskaintzen dituen Munduko Terraza.
Saio nagusiei dagokienez, Niamh Ni Charra biolin-jotzaile eta abeslari irlandarrak hasiko du jaialdia, irailaren 28an, Ibon Koteron albokariak eta Xabi Aburruzaga trikitilariak lagunduta. Biharamunean, hilaren 29an, Jose Merce izango da protagonista, egungo abeslari flamenko famatuenetako bat.
Kontzertu nagusien egitaraua biribiltzeko, Souad Massi abeslari aljeriarra eta Kukai dantza taldearen "Lotuneak" proiektu berria izango dira Getxon. Kukaik zenbait artistaren laguntza izan du ikuskizunean, besteak beste, Carlos Nuñez, Maria Berasarte eta Iñaki Salvadorrena.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan den Miguel Martin omendu dute Donostian
Donostiako Jazzaldia saria eman zioten bart Miguel Martini, ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan denari. Orain arte berak ematen zien Trinitate Plazan sari hori musikariei, eta aurten berak jaso du errekonozimendu gorena. Jon Insausti Donostiako alkateak eman zion saria.
ETSk hasiera bikaina eman dio Donostiako Jazzaldiari
En Tol Sarmiento talde arabarrak Donostiako Jazzaldiaren 61. edizioa inauguratu du bart. Kontzertuaren irudiak zuzenean proiektatu zituzten Kursaaleko fatxadan.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Jazzaldia abiatzeko ETSk gaur hondartzan emango duen kontzertu jendetsua Kursaaleko fatxadan ikusi ahal izango da
Asteazken honetan ekingo diote doako kontzertu jendetsuei, Keler Gunean. Arabako talde ezagunak joko du 23:30ean, eta, aurretik, LP artista estatubatuarraren musika izango da protagonista. Datorren egunetan Danielle Nicole, Kokoshca, Emma-Jean Thackray, Nøgen eta HOFE igoko dira Zurriolako oholtzara, besteak beste.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Jazza ozen Donostian, Pat Metheny, Diana Krall eta Marcus Millerren eskutik
Donostiako 61. Jazzaldiak 77 kontzertu eskainiko ditu uztailaren 22tik 26ra, horietako 47, doakoak. David Murrayk, Joe Lovanok eta, jaialdia gidatuko duen azken urtean, Miguel Martín zuzendariak jasoko dituzte Donostiako Jazzaldia sariak.
Madonna, Shakira, Ronaldinho edo Ronaldo Nazario, izar nagusiak Super Bowl kutsuko Munduko Kopako finalean
Justin Bieberrek Everyyhing Hallejujah interpretatu zuten, gitarraz lagunduta. Harmailetan beste izar batzuk zeuden; hala nola Beyonce, Dua Lipa, Rihanna, Timothée Chalamet eta Matt Damon.
The Bad Plus taldeak bere agur-birako azken kontzertuetako bat eskaini du Gasteizko Jazzaldian
The Bad Plus taldeak Gasteizko Jazzaldian eskaini zuen bere agur-birako azken kontzertuetako bat. Talde estatubatuarra 26 urte, 16 disko eta milaka emanaldiren ibilbideari amaiera ematean ari da, eta jaialdiaren 49. edizioko azken eguneko hitzordu hunkigarrienetako baten protagonista izan zen. Giant eta Anthem for the Earnest kantek Mendizorrotzako publikoa hunkitu zuten.
ETSk milaka lagun bildu ditu Baionan, eta udaletxeko plaza txiki geratu da
Julie Rouault kantautorea oholtzara igo da ETSrekin abestera, gaueko unerik berezienetako batean. Arabako taldeak jendetza batu du ostiralean, Baionako bestetan.
Ruben Bladesek Gasteiz liluratu du, salsa, emozioa eta konpromiso soziala uztartu dituen hiru orduko emanaldiarekin
Panamako artistak, Roberto Delgado Big Band taldea izan du lagun oholtzan. Ia hiru orduko kontzertua eskaini du, eta bere abesti ezagunak eta gizarte-konpromisoari lotutako mezuak uztartu ditu.