Travellin' Brothers: 'Nashvillen grabatzea ametsa izan da'
Travellin' Brothers taldeak 2004an abiatu zuen bide oparoak (izenari orpoz orpo jarraituta, ez dira gelditzen eta azken diskoa aurkezteko birak hamalau herrialdetara eraman ditu) enegarren geltokia egin berri du, oraingoan Nashvillen (Tennessee, AEB), astebetez estudioko zazpigarren diskoa grabatzeko aukeratu duten hirian.
Zazpi egunez, Alex The Great estudioan bizi izan da taldea, Brad Jones (Lambchop, Chuck Prophet, Yo la Tengo, Flaco Jimenez, Quique Gonzalez…) ekoizlearekin batera, kantu berriak lege zaharraren arabera grabatzeko, musikari guztiek batera joz eta XX. mende hasierako pianoa, 40ko hamarkadako gitarrak eta antzinako beste tresna batzuk erabiliz.

Aitor Cañibano taldeko gitarristarekin hitz egin dugu, Travellin’ Brothersentzat Music Cityn egindako astebeteko egonaldia zer izan den azal diezagun.
Zeren bila jo duzue The Great estudiora?
Hainbat arrazoi daude gaur Nashvilletik erantzuten egotearen atzean. Batetik, disko batetik bestera erronka jotzen diogu geure buruari, gure jarraitzaileei eta, oro har, entzuleei zerbait berri eta freskoa eskaini ahal izateko. Musika honen sorlekuan egin ahal izatea modu ona iruditzen zaigu.
Bestalde, maila pertsonalean, guretzat AEBn grabazio bat egiteko aukera ezin hobea zen. Gaur egun dugun mailak aukera hori ematen digu, eta ez genuen alferrik galdu nahi, baliteke eta aurrerago ez edukitzea.
Antzinako estudio batean lan egin dugu, txoko guztiei arima izugarria dariela, hasieratik gurekin lan egiteko grina bizia erakutsi duen ekoizle baten eskutik. Azken hori gakoa izan da.
Zein izan da Brad Jonesen lana?
Bradenen zeregina garrantzitsua izan da. Soinuari dagokionez, ez dago dudarik, bera da buruzagia eta bere esanetara gaude, nahiz eta ez dagoen dudarik guk oso estilo jakina daukagula. Oso ondo ari gara lanean.
Sei musikariok batera jotzen grabatu dugu, ahotsa ere bai, kantuak banan-banan hartuta. Moldaketak aztertzen joan gara, xehetasuntxo batzuk aldatuz (Brad musikari handia da eta ideia oso onak eman dizkigu) eta kantu bakoitza bi edo hiru aldiz joz.
Bai berak bai guk atsegin dugun modua da hori, eta seguru gaude azken emaitzan nabarituko dela grabazioan denok elkarrekin jo dugula.
Estudioan dituen tresna eta tramankuluei begiratzea amerikar musikaren historiaren museo batean egotea bezalakoa da. Pianoa, esaterako, 1904ko Stenway bat da, kontrabaxua ere duela ia 100 urtekoa da, bateria 60ko hamarkadako Singerland bat da… 40ko hamarkadako Gibson eta Martin gitarra akustikoak sartu ditugu… Izugarria da!

Zer aurkituko dugu diskoan?
Travellin Brothersen estiloa izango du bete-betean, baina sustraietan are gehiago sakonduta. Gure bidaien eragina agerikoa izango da, nola musikan hala hitzetan. Bluesean oinarritutako estiloa jorratzen dugu, baina horren azpiestilo guztietatik igarota: gospela, swinga, soula…
Jatorrizko sustrai sakonenetatik abiatuta, orain arte egin dena kopiatu beharrean, gaindiezina denez, berorretatik ikasi eta musika geure modura egiten saiatzen gara, tradizioa eta musika garaikidea uztartzen duen soinu batekin. Nik uste hori dela Travellin’ Brothersen benetako estiloa.

Gonbidaturik egongo da?
Diskoari kalitatezko ukitu bat ematen ari zaizkion gonbidatu batzuk egongo dira. Kantu batzuetan, Alainek idatziriko moldaketak sartu ditugu Nasvilleko musikariek jotako metalezko tresnekin.
Etta Britten koroak, Steve Connen akordeoia, Alex Schultzen gitarra eta Earl Thomasen ahots ikaragarria ere izango ditugu lagun.
Mikel Azpiroz ere ekarri dugu handik, pianoan eta Hammondean aritzeko; izan ere, azkenaldian Ander galdu dugu bidetik, eta ez zegoen Mikel baino hoberik bidaide izateko. Musikari eta tipo bikaina da, eta esker ona erakutsi beharrean gara.
Aurreko diskoa bi urtez 14 herrialdetan aurkeztu eta gero, nola egiten diozue aurre bira berriari?
Maite ditugu erronkak. Lehenengo eta behin, diskoa bukatu behar dugu, eta izugarria izan dadila lortu. Seguru nago disko hau ezin zela hobeto egin; oniritzi handia jasoko duelakoan nago, poz handia ekarriko digula uste dut eta bidaiatzen jarraitu eta herrialde eta hiri askotan aurkeztu ahalko dugu.

Zer da estatubatuar erroko musika jotzen duen talde batentzat Nashvillen, Music City-n, grabatzea?
Hemen grabatu ahal izatea ametsa da, eta gozatu ederra hartzen ari gara. Hirugarren aldia dugu AEBn. Memphisen, Clarcksdalen eta New Orleansen egon ginen jotzen, eta grabatzera itzuli nahi genuen.
Hiria ikaragarria da, musika nonahi dago, paradisua da. Ez dugu sekula ahaztuko.
Ez dugu denbora askorik eduki, grabazioan kontzentratuta egon garelako, baina ikusi duguna, batik bat iluntzeetan, grabazio saioen ostean, ikaragarria izan da.
garria izan da.Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.