Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yo La Tengo taldeak Donostian joko du 2019ko otsailean

‘There’s a Riot Going On’ diskoa aurkeztuko du estatubatuar taldeak, Victoria Eugenian. Sarrerak asteartean, irailak 4, jarriko dituzte salgai.
Asteartean, irailak 4, jarriko dituzte sarrerak salgai. Argazkia: Godlis.
Asteartean, irailak 4, jarriko dituzte sarrerak salgai. Argazkia: Godlis.

Yo La Tengo taldeak There's A Riot Going On diskoa aurkezteko bira egingo du, eta Donostiatik igaroko da 2019ko otsailean. Zehazki, talde estatubatuarrak Victoria Eugenia Antzokian joko du, datorren urteko otsailaren 9an.

Ira Kaplan, Georgia Hubley eta James McNew dira Yo La Tengo, eta lanik berriena aurrekoak baino "esperimentalagoa, inkonformistagoa eta atmosferikoagoa" dela esan dute.

Disko berria aurkeztearekin batera, hirukote estatubatuarrak ibilbidea egingo du bere estudioko 15 diskoetatik. Lan horietan, noise rock, shoegaze edo pop melodikoa jorratu dituzte, besteak beste.

Kontzerturako sarrerak asteartean jarriko dira salgai, irailaren 4an.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X