Maiatzak 25-26
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usopop jaialdiak hamargarren edizioa aurkeztu du

Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira maiatzaren 25ean eta 26an Lizarrieta lepoan, Saran.
Efrim Manuel Menuck arituko da jaialdian. Argazkia: Louise Michel Jackson.

Ezagutzeko ahalegina egitea merezi duten artistak, landa giroa, lagunartea eta prezio merkeak: osagai horiekin, hamargarren ediziora iritsi da Usopop Sarako jaialdia, eta edizio berezi horretarako kartela iragarri dute antolatzaileek.Maiatzaren 25ean eta 26an, Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira Lizarrieta lepoan.Bi egunetarako sarrerak 22,99 euroan eros daitezke, popa, countrya, punk rocka, folka, elektronika eta rocka eskaintzen dituen jaialdiaren webgunean.

Albiste gehiago musika

Mixel Ducau eta Anje Duhalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHZ jaialdiak ozen zabalduko du herriaren erritmoa

Iaz Arberatzeko kokagune berria estreinatu eta gero, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak hiru eguneko egitarau oparoa dakar “Lurraren herritmoa” lelopean: Fermin Muguruza, Bengo, Zetkin, Naxker, Errobi, Olaia Inziarte, Tapia eta Leturia…

Bulego taldea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bulego taldeak ez du Sonorica jaialdian joko

Castro Urdialeseko jaialdian jotzekoa zen taldea, uztailaren 18an, baina atzera egitea erabaki du Superstructi, KKR inbertsio funtsa atzean duen taldeari, baitagokio musika topagune hori.

Gehiago kargatu