Kontzertuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bob Dylan, Iruñean eta BECen

Apirilaren 25ean, ostegunarekin, Nafarroa Arenan eta ostiralean BECen arituko da Minnesotakoa. Sarrerak daude oraindik salgai.
18:00 - 20:00
Gaur Iruñean eta bihar Bilbon joko du

Bob Dylanek bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian 2019ko apirilean, hilaren 25ean eta 26an. Emanaldiok Neverending Tour 1988an abiatu eta harrezkero gelditu ez den bira amaiezinari dagozkio.

Urtean, batez beste, 100 kontzertu ematen ditu Dylanek, eta kontzertuotan sarritan aldatzen du ikuspegia, maite dituen estilo guztiei begiratuta: blues zaharra, Chicagoko blues elektrikoa, folka, tex-mexa, murder ballad-ak, swinga…

Antolatzaileen arabera, “denboran zehar eraldatzen joan den errepertorioarekin, Dylanek bere diskografia zabala errepasatuko du, dagoeneko ereserki eta musikaren kultura historikoaren ondare diren kantuetako batzuk ahaztu barik”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X