Tradicionàrius Bartzelonako folk jaialdiak Kepa Junkera omenduko du
Tradicionàrius Bartzelonan urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra egingo duten nazioarteko folk jaialdiak Kepa Junkera bilbotar trikitilaria omenduko du. Agertokietatik at da Junkera, eriondo, 2018ko abenduan, Belgikan kontzertu bira bat egiten ari zela, iktus bat pairatu zuenetik.
Omenaldia, Tradicionàrius jaialdiaren lehen egunean egingo dute, ostiralean, urtarrilak 10, eta bi zati izango ditu kontzertuak, biak ere bilbotar musikaria azkar osatzeko desioak uztartuta.
Kontzertuaren lehen zatian, Katalunian Junkerarekin jo izan duten musikariek parte hartuko dute: Josep-Maria Ribelles, Ballaveu, TXEK, El Pont d’Arcalís, Guillem Ballaz & Marta Rius eta Guillem Anguera.
Bigarren zatian, Gaizka Project nazioarteko taldeak Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako musika tradizionala joko du, ikuspegi garaikidetik.
2020ko Tradicionàrius jaialdiak 49 talde eta artista eta 70 kultura jarduera baino gehiago programatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko