Neil Youngek bere musika katalogoaren gaineko eskubideen erdiak saldu ditu
Neil Young kantari eta konpositore mitikoak bere musika katalogoaren (1.180 kantu) gaineko egile eskubideen % 50 saldu dizkio Hipgnosis Songs Fund britainiar inbertsio etxeari, enpresa horrek berak iragarri duenez.
Akordioaren xehetasunak ez dituzte zabaldu, eta Bob Dylanek Universal Music Publishing taldeari 600 kanturen gaineko eskubideak saldu eta hilabetera dator. Universalek 244 eta 406 milioi euro artean pagatu zituen orduan.
“Variety” aldizkariak “industria barruko jendearengandik” jakin duenez, Youngen eskubideen prezioa 40 milioi euro ingurukoa izan da, eta musikariak eutsi egingo die bere kantuak publizitate kanpainetan edo ekitaldi politikoetan baimentzeko ahalmenari.
Beste musikari batzuek azkenaldian egin dituzte akordioei helduta, Stevie Nicks kantariak bere kantuen gaineko eskubideen % 80 saldu zizkion Primary Wave etxeari, 81 milioi euroren truke. Gero, enpresek pelikuletan, bideo-jokoetan eta merkataritza mezuetan erabiltzeko saldu ohi dute musika hori.
Bitxia da Youngek “This Note’s For You” kantua kaleratu zuela 1988an, zeinetan euren musika publizitate kanpainetarako saltzen zuten artistei kritika egin baitzien, bideoklipean Michael Jackson, Whitney Houston eta Eric Clapton irudikatuta.
Kantu horren hitzek diotenez, “Ain't singin' for Pepsi, ain't singin' for Coke. I don't sing for nobody. Makes me look like a joke”. (Ez dut kantatzen Pepsirentzat, ez dut kantatzen Coca Colarentzat. Ez dut inorentzat kantatzen. Barregarri sentiarazten nau).
Zure interesekoa izan daiteke
Laja trikitilariaren saioak diskora ekarri dituzte
"Laja. Ordu txikitako saioak" lan bikoitzean, Iñaki Garmendia "Laja" 2019an zendu zen azkoitiar musikariaren etxeko grabazioak diskora ekarri ditu Elkar argitaletxeak, Anjel Valdesek doinuok sailkatu eta gero.
Musika Bulegoa Sariak
Jarraitu zuzenean Atabal Biarrizko kontzertu aretotik Musika Bulegoa Sariak banatzeko ekitaldia.
Espainiako Musika Akademiak Fito, Aitor Etxebarria eta Izaro saritu ditu
Musikaren Espainiako Akademiak urteko sariak banatu ditu aurten, hirugarrenez, Madrilen. Fitok rock disko onenaren saria eraman du, Etxebarriak soinu banda onenarena eta Izarok euskarazko abesti onenarena, Baiucarekin batera egin duen “Xorieri” kantuaren bertsioagatik.
Pantxoak eta Peiok bere kantutegiari errepasoa egin diote Iruñeko Baluarten
“Itsaso ondoan” kantuarekin abiatu dute Pantxoak eta Peiok Iruñeko Baluarteko kontzertua, arratsaldeko 19:30ean. Zazpi kontzertuko bira egingo du Iparraldeko bikoteak, eta Lesaka, Bergara eta Baionatik pasako dira. Ondoren, 2027ko urtarrilaren 9an eta 10an Barakaldoko BECen izango da Pantxoa eta Peioren azken dantza.
Aurora Beltranek jasoko du Kulturako Vianako Printzearen Saria
Nafarroako Gobernuaren sariak “benetakotasuna eta herritarrekiko konexio emozionala alde batera uzten ez duen ibilbide profesionala" azpimarratu nahi du.
Euskadiko Orkestra, Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldea lagun “Bernaola / Mendelssohn” programan
2025-2026 denboraldi sinfonikoaren azken-aurreko programaren ardatza 'Uda-gau bateko ametsa' Mendelssohnen lana izango da, ordubete baino gehiagoko iraupena duena. Gaur, ostiralarekin, abiatuko dute programa, Donostian.
Fontaines DC taldeak Iruñean joko du abuztuaren 13an
Irlandar taldeak Nafarroako hiriburuko Ziutadelan joko du. Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai, maiatzaren 29an.
ETS eta Celtas Cortos, Getxo Folkeko kartelburuak
Getxoko Folk Jaialdiaren 42. edizioak Dulce Pontes fado musikariren kontzertu bat eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” ikuskizuna ere eskainiko ditu, irailaren 9tik 13ra.
Eztanda punk eta rock jaialdia atzeratu dute
Urdulizko jaialdia ekainaren 5ean eta 6an zen egitekoa, eta atzeratu egingo dutela iragarri dute antolatzaileek “arazo eta tekniko eta administratiboak” daudela azalduta. Cockney Rejects, Biznaga, Sua, Arene 6, Anestesia, Kaleko Urdangak eta Hell Beer Boysen kontzertuak zeuden iragarrita, besteak beste.
Silvio Rodríguez Bilbon arituko da irailean
Kubatar musikariaren kontzertuak irailaren 12an eta 13an izango dira, Euskaldunan.