IDOIA: "Ikasteari inoiz ez uztea da nire asmorik nagusiena"
Idoia Asurmendi urratsez urrats ari da bidea urratzen. Lehenik, Youtubera igotako hainbat bertsioren bidez izan genuen bere ahots aratz eta adierazkorraren berri; gero, Olatz Salvadorren disko berrian entzun dugu Idoiaren ahotsa, “Gelditu hor” kantuan. Hain zuzen ere, Salvadorrek bere diskoan Rozalenekin batera, Idoiak Youtubeko bideoetan egokitzen zuen artistetako batekin batera, abesten duen kantuaren segidan. Pausoz pauso.
Eta orain, “Ilun eta abar” IDOIA proiektuaren lehen diskoa izango denaren lehen singlea, “Aulki jokoa” pop kantua, aurkeztu berri du arabar artistak. Aitzakia ona iruditu zaigu IDOIA taldea eta Idoia Asurmendi musikaria hobeto ezagutzeko.
Kaixo, Idoia. Nola aurkeztuko zenioke IDOIA taldea zuen berri ez duenari?
Idoia Asurmendi naiz, 20 urteko aramaioarra. Duela hilabete batzuk hasi nintzen musikaren industria barrutik ezagutzen musikari profesional bezala, baina beti sentitu izan naiz musikari. Oso gazte ekin nion inguruko herrietan kontzertuak emateari bakarlari bezala. Hasieran bertsioak egiten nituen soilik, baina gero, nire abestiak sortzera animatu nintzen pianoaren eta gitarraren laguntzarekin.
2019ko azaroan, Kutxa Kultur Programan aukeratua izan nintzen eta bultzada handia izan zen “Ilun eta abar” proiektuari hasiera emateko. Talde bat osatzea erabaki nuen zuzenekoetan nire abestiak gorpuzteko eta diskoa grabatzeko; Joanes Ederra (baxua), Karlos Aranzegui (bateria), Andoni Garcia (gitarrak) eta Nacho Soto (teklatuak) dira orain IDOIA osatzen duten musikari horiek, baina grabaketan, Oriol Flores (bateria), Sergio Valdehita (teklatuak) eta beste zenbait musikari ere aritu ziren lanean.
Aurreko udan, 17 kontzertu inguru eman genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan, eta oso harrera polita izan genuen. Diskoa udaberrian izango dugu esku artean, eta ilusio handiarekin aurkeztuko diogu jendeari.

Idoia Asurmendik sortutakotik IDOIA taldeak kaleratutakora, zenbat aldatzen da lehen ideia?
Abestiak nik sortzen ditut eta taldekideek horiek gorpuzten laguntzen didate. Aberasgarria da niretzat musikari hauek alboan izatea, asko ikasten baitut beraiekin; abestiek indarra hartzen dute talde osoarekin eta oso babestua sentitzen naiz.
Oker ninteke, baina, “Aulki jokoa” entzunda, hitzak hasiera-hasieratik, musikaren aurretik edo aldi berean, hor daudela esango nuke…
Hitzek garrantzia handia dute disko honetan, egia da. Beti gustatu izan zait elkarlanean aritzea, eta horrela egin dut oraingo honetan ere; institutuan ezagutu nuen Maria Oses idazle arrasatearrarekin, hain zuzen.
Oso ondo ulertzen dugu elkar, eta “Aulki jokoa” abestiaren sortze prozesua bion artean egitea polita izan da.
“Aulki jokoa” kantu argitsua da, itxaropentsua, nahiz eta absentzia hizpide hartu. Zer argi-ilun topatuko ditugu “Ilun eta abar” diskoan? Non datza iluntasuna eta zer dira “eta abar” horiek?
Diskoa oso anitza da; jende askoren laguntza jaso dut, eta nabaria da hori. Izenari dagokionez, “Ilun eta abar” norberak nahi duen hori izan daiteke. Abesti guztiek txoko ezberdin batera eramaten dute entzulea eta bakoitzak aukeratzen du txoko hori iluna edo argitsua den.
Ilunabar bat irudikatzen dut diskoa goitik behera entzuten dudanean, eta niretzat “eta abar” horrek iluntasunak duen argiari egiten dio aldarri.
Zer asmo dituzu aurrerantzean, diskoa kalean dela? Zer amets eta beldur dituzu musikagintzari begira?
Ikasteari inoiz ez uztea da nire asmorik nagusiena. Musika sortzen jarraituko dut orain arte egin dudan bezala, baina, horrekin batera, musikagintzan dauden aukera ezberdinak ezagutu nahi ditut nire bide propioa eraikitzeko.
Beldurra ematen dit ezjakintasunak, eta nire nahia maite ditudan pertsonak alboan egongo direla sentitzea da.
Ezagutu dezagun apur bat gehiago Idoia. Esan, mesedez…
Euskal talde edo bakarlari bat:
Atzerritar talde edo bakarlari bat:
Morgan.
Kontzertu gogoangarri bat, ikusle bezala:
The Waterboys (Sierra de Gredos, Ávila). Aitarekin joan nintzen duela bi urte asteburua pasatzera furgonetarekin. Kontzertua basoan izan zen eta oso berezia iruditu zitzaigun.
Kantu perfektu bat:
While My Guitar Gently Weeps (The Beatles).
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.