Musika Bulegoa sariak banatu dituzte Biarritzeko Atabal aretoan
Albiste gehiago musika
Dee Dee Bridgewaterrek, jazzaren izar handiak, Donostiako Jazzaldia saria jaso du
Menphiseko abeslari handiaren lau hamarkada baino gehiagoko ibilibidea saritu nahi izan dute. Bridgewater Donostiako Jazzaldiaren oholtza gainean zuzenean aritu da ostiral honetan. Golardoa jasotzean, "emakume guztien eta bereziki emakume beltzen" alde egindako lana aldarrikatu du.
Latzen taldea oholtza gainean da berriro, 17 urteren ondotik
Egunotan Lakuntzan ospatzen ari diren Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioan agertu da berriro Oñatiko heavy taldea. Bi maketa eta bi diskoren ostean, 1999. urtean banandu ziren. 2007an, laukoteak itzulera bira bat egin zuen, "Hellmuga" diskoan jasoa gelditu zena.
Mississippi Queen & The Wet Dogs bilbotarrek hasiera eman diote Bilbao Blues Festival jaialdiari
Igandera arte, Bilbo bluesaren munduko hiriburua izango da, eta bertan ez da legendarik eta ezustekorik faltako. Ostiral honetan Mississippi Queen & The Wet Dogs, The Kings of Blues eta Blackburn Brothers taldeen txanda izan da.
Jamie Cullumek festa handia bihurtu du Zurriola hondartzako kontzertua
Zurriolako hondartza agertoki bikaina izan da, beste behin, Jamie Cullum britaniar artista entzutetsua hartzeko. Cullum Donostiara itzuli da bostgarren aldiz, jazz, pop eta swing estiloak nahasten dituen errepertorio berriarekin.
The Beach Boys talde kaliforniarrak debuta egin du Donostiako Jazzaldian
Estreinakoz Donostiako jazzaldian, taldearen hainbat garaitako kanta ezagunak jo dituzte. Kaliforniakoen kantak belaunaldien himno bihurtu dira: gaztaroko maitasuna, surfaren kultura eta baikortasuna islatzen duten abestiak.
Jamie Cullumek ireki du aurtengo Jazzaldia kontzertu "intimo" batekin, Kursaalean
Abeslari britainiarra ia ohiko bihurtu da Jazzaldian, eta aurtengoa bere bosgarren aldia da. Hau ez da Jamie Cullumek eskainiko duen kontzertu bakarra izango, izan ere, Zurriolako hondartzan doako kontzertu bat eskainiko du, bere hitzetan "festa bat" izango dena.
Ozzy Osbourne hil da, Black Sabbath taldeko abeslaria, 76 urte zituela
Abeslari britainiarrak duela bi aste eskaini zuen agurtzeko kontzertua. Black Sabbath taldean "Paranoid", "War Pigs" eta "Sabbath Bloody Sabbath" bezalako abesti arrakastatsuak interpretatuz ekin zion haren ibilbideari. Horrez gain, bakarka ere aritu izan zen. Guztira, 100 milioi disko baino gehiago saldu zituen mundu osoan.
Jamie Cullum eta The Beach Boys, Donostiako Jazzaldiko kontzertu nagusietako bi
Jamie Cullum musikari britainiarrak bi emanaldi egingo ditu aurten Donostian, eta hiriarekin maiteminduta agertu da komunikabideen aurrean. Bestalde, Mike Love The Beach Boys taldeko jatorrizko partaideak sei hamarkada daramatza eszenatokien gainean. Indartsu eta gogotsu jarraitzen du.
Itzurungo hondartza, Dant-z jaialdiko luxuzko agertokia
Uztailaren 19an, Dant-z jaialdia egin dute Itzurungo hondartzan (Zumaia). Hondarribian jaiotako jaialdiaren ezaugarri nagusia da technoa oso ohikoak ez diren agertokietara eramatea. Bertatik bertara gozatzerik izan ez zutenek, oraindik ere ikus dezakete jaialdi osoa Primeran plataformaren bidez.
Gasteizko Jazz jaialdiaren zuzendaria "oso pozik" agertu da aurtengo jaialdiak eman duenarekin
Eszenatoki ezberdinetan izandako emanaldieta jende asko joan dela ziurtatu du, eta hiria "buru-belarri" sartu dela jaialdi giroan. Proposamen guztiek oso harrera ona izan dutela azpimarratu du.