Azkena Rock Festivalek prest ditu ordutegiak eta agertokien banaketa
Azkena Rock Festival jaialdiak hogeigarren urteurrena ospatuko du ekainaren 16an, 17an eta 18an, Mendizabalan. Han izango dira Patti Smith, The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika, Morgan… Surfbort taldeak ere joko du, ostiralean, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.
Agertokia handia hartuko dute proposamenez gainera, Trashville karpan ere izangoa dira kontzertuak. Han izango dira Teenage Werewolves, Micky y Los Colosos del Ritmo, Lord Diabolik.
Gainera, musikaz haraindi, Mendizabalan hainbat osagarri prestatu dituzte antotzaileek, ohar batean azaldu dutenez, hala nola "Wall of Death" motorzale akrobaten ikuskizuna eta autotxokeak.
Andre Maria Zuriaren plazako kontzertuak
Ostiralean 13:30ean, Alexis Evans Frantziako soul musikariak joko du Gasteizko erdigunean, doako emanaldi batean. Larunbatean, berriz, rockabillya entzungo da Kim Lenzen eskutik.
Araba ARF Tour
Bestalde, atariko moduan, Araba ARF Tour programa sortu du Azkena Rock Festivalek, doako lau kontzertu, Guardian eta Riabellosan.
Ekainaren 4an, larunbatean, Guardiako Plaza Berrian, Sotomonte entzuteko aukera izango da, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektua, baita Entropía gasteiztar taldea ere.
Ekainaren 11n, Ribabellosako plazan arituko dira Outgravity gasteiztarrak eta John Dealer & The Coconuts.
Ordutegiak
AZKENA ROCK FESTIVAL
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
2022ko ekainak 16, 17 eta 18
Ekainak 16, osteguna
18:00 Ateen irekiera
GOD
18:15 DIRTY HONEY
20:05 HISS GOLDEN MESSENGER
22:25 MORGAN
00:55 THE OFFSPRING
RESPECT
19:10 MORGAN WADE
21:10 THE TOY DOLLS
23:40 FU MANCHU
TRASHVILLE
21:00 LORD DIABOLIK
23:00 MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO
01:00 TEENAGE WEREWOLVES
02:45 ENEIDA FEVER!
Ekainak 17, ostirala
Andre Maria Zuria
13:30 ALEXIS EVANS
17:00 Ateen irekiera
GOD
17:30 THE FAITHLESS
19:15 JERRY CANTRELL
21:50 AFGHAN WHIGS
00:40 SOCIAL DISTORTION
RESPECT
18:20 SURFBORT
20:30 DRIVE-BY TRUCKERS
23:15 SOZIEDAD ALKOHOLIKA
02:05 LIFE OF AGONY
LOVE
18:00 NUKORE
19:15 ADIA VICTORIA
20:45 MAD SIN
22:15 DELIRIUM TREMENS
01:50 ILEGALES
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 LOVESICK DUO
21:15 NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK
23:00 LA PERRA BLANCO
01:15 KILINGONZ
03:15 RUNAWAY LOVERS DJS
04:55 TITO RAMONE
Rat Hole
02:15 WENDY PELAYO
04:15 ALEX DBDB
Ekainak 18, larunbata
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 KIM LENZ
17:00 Ateen irekiera
GOD
17:30 WICKED WIZZARD
19:15 ISRAEL NASH
21:35 PATTI SMITH
0:25 SUZI QUATRO
RESPECT
18:20 DEWOLFF
20:20 EMMYLOU HARRIS
23:10 BLACK MOUNTAIN
01:45 MICHAEL MONROE
LOVE
18:00 JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK
19:20 ROBYN HITHCOCK Y LOS DEL HUEVOS BAND
20:50 RYLEY WALKER
23:45 VULK
01:50 DANIEL ROMANO'S OUTFIT
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 TIBURONA
21:00 MESSER CHUPS
23:00 OH! GUNQUIT
01:00 SUICIDE GENERATION
03:15 ESTRELLA ELECTRÓNICA
04:55 ZOMBIERELLA
Rat Hole
02:15 ADRIÁN VS. SANTO
4:15 CHERIES DJs
Sarrerak
Bonua: 145€
Bonua + kanpina: 160€
Kanpina 4 gau: 15€
Eguneko sarrera: osteguna: 45€ eta ostiral eta larunbata: 65€
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.