Jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zetak, Gatibu, Izaro, La M.O.D.A eta Ana Guerra, Donostiako Aste Nagusian

Abuztuaren 13tik 20ra bitartean, Izaro, La M.O.D.A, Ariel Rot & Kiko Veneno, Zetak, Mitic, Ana Guerra, Green Valley eta Gatibu arituko dira Saguesen.
Besteak beste, Izaro arituko da Saguesen. Argazkia: EITB MEDIA.
Besteak beste, Izaro arituko da Saguesen. Argazkia: EITB MEDIA.

Abuztuaren 13tik 20ra bitartean izango dira aurten Donostiako Aste Nagusiko jaiak. Egun horietan, hurrengoak izango dira Sagueseko kontzertuak: Izaro, La M.O.D.A, Ariel Rot & Kiko Veneno, Zetak, Mitic, Ana Guerra, Green Valley eta Gatibu. Musika emanaldi guztiak 23:45etik aurrera izango dira.

Egitaraua:

- Abuztuak 13, Izaro.

- Abuztuak 14, La M.O.D.A.

- Abuztuak 15, Ariel Rot & Kiko Veneno.

- Abuztuak 16, Zetak.

- Abuztuak 17, Mitic.

- Abuztuak 18, Ana Guerra.

- Abuztuak 19, Green Valley.

- Abuztuak 20, Gatibu.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X