Ondarea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sancho el Sabio Vital fundazioak Jesus Guridiren artxiboa jaso eta digitalizatu du

Familiak eskutitzak, argazkiak, partiturak, agendak, liburuxkak eta postalak jarri ditu fundazioaren esku, eta Sarean jarriko dituzte kontsultagai.
20230518150916_jesus-guridi_
18:00 - 20:00
Sancho el Sabio Vital fundazioak Jesus Guridren artxiboa jaso du

Jesus Guridi konpositore ezaguna zenaren familiak haren bizitza familiar eta profesionaleko hainbat alderdi azaleratzen dituen ondare dokumentala laga dio Sancho el Sabio Vital fundazioari.

Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36 zenbakian jaio zen, eta genero askotako lanak biltzen dituen obra oparoa utzi zuen: instrumentala, korala, opera, zarzuela, ganberako musika, organorako piezak eta obra ezagunak, hala nola "Mirentxu", "Amaya", "El Caserío"…

Javier Guridi semeak familiaren dokumentazioaren zati handi bat zuen Donostiako etxean, eta orain Sancho el Sabio Vital fundazioaren esku utziko du: argazki familiar eta profesionalak, partitura, agendak, liburuxkak, postalak…

Guztira 254 gai bildu eta katalogatu ditu Sancho el Sabio Vital Fundazioak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X