BOSeko langile batzordeak kontzentrazioak deitu ditu bajak betetzen ez direla salatzeko
BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoko langile batzordeak bi kontzentrazio deitu ditu, bat ostegunerako Bilboko Areatzan eta bestea larunbaterako Arriaga antzokian, bajen, baimenen edo bete gabeko lanpostuen ondorioz sortzen diren hutsuneak bete ez direla salatzeko.
"Murrizketa ekonomikoen politika" dago lanpostuak ez betetzeko erabakiaren atzean, batzordearen esanetan, eta azken hamarkadan hamar lanpostu desagertu direla adierazi dute.
"Gastua murriztea da irizpide nagusia, eta ez Orkestra sortzeko arrazoia izan zena: musika kalitatea eta gizarte ekintza", langileen ordezkariek ustez.
Hori dela eta, lehentasuna "arlo artistikoa" izatea eskatu dute, "eta ez bakarrik ekonomikoa", eta "aurrekontua errespeta dezatela" egungo langile guztiak babesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko