Quincy Jones konpositore eta ekoizlea zendu da
Quincy Jones musika konpositore eta ekoizlea (Chicago, 1933), besteak beste Thriller Michael Jacksonen disko arrakastatsua ekoitzi zuen musikaria, hil da Bel Airren, Kalifornian, 91 urte zituela, haren ordezkariak CNN kateari jakinarazi dionez.
"Gaur gauean, bihotza apurtuta baina beterik, Quincy Jones anaia eta aita hil zela iragarri behar dizuegu. Bere musikaren eta maitasun mugagabeari esker, Quincy Jonesen bihotza betiko egingo du taupa", esan du familiak agiri batean.
Quincy Jonesek Off the Wall (1979), Thriller (1982) eta Bad (1987) Michael Jacksonen diskoetan parte hartu zuen. Inoizko ekoizlerik handienetakoa izan da, eta, besteak beste, Jacksonekin berarekin, Aretha Franklinekin, Miles Davisekin, Frank Sinatrarekin, Sarah Vaughanekin eta Ray Charlesekin lan egin zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko