''Azken Zoramena Gernikan''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gatibuk kontzertu berezia egingo du Gernikan, ekainaren 7an

Emanaldia Astrako parkingean izango da, eta, kantu zerrendan, arreta berezia jarriko diete taldearen lehen hiru diskoei. Sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai.
Gatibu
Gatibu

2025eko abenduan agur esan aurretik, Gatibu taldeak kontzertu berezia egingo du Gernikan, sorterrian, ekainaren 7an. Astrako parkingean izango da gaualdia, eta sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai.

"Azken Zoramena Gernikan" izena jarri diote kontzertuari, eta errepertorio berezia prestatzen ari dira taldearen lehen hiru diskoei, Zoramena, Disko infernu eta Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik, azpimarra jarrita. Kontzertuaren lehen zatian, hiru lan horietako kantuak joko dituzte, eta gero ibilbide osoko kantu ezagunenak. Gainera, kolaborazio bereziak ere agindu dituzte.

Gatiburen aurretik, beste talde batzuek joko dute, eta beste jarduera batzuk eta jan-edana egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

La fiebre del k-pop llega también a Euskal Herria: "Esto es solo la punta del iceberg, y aún nos queda mucho por recibir"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

K-poparen sukarraldia Euskal Herrian da: "Hau izozmendiaren tontorra baino ez da, eta oraindik asko dago etortzeko"

KPop Demon Hunters filmak eta bertako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea lerroburuetara eraman dute beste behin. Musika, estetika, marketina... K-popa bizimodu bat da askorentzat. Euskal Herrian musika estilo horrek duen zabalkundeaz mintzatu gara Ibon Fernandez Gazteako esatariarekin, Laura Satire k-pop abeslariarekin eta Ruben Arbide k-pop dantza lehiaketetako aurkezlearekin.

Gehiago ikusi