Bosgarren kontzertu programa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Orkestrak 'Brahms/Dvorak' kontzertu programa hasiko du ostiralean

Alexandre Blochek zuzenduko orkestra Bilbon (urtarrilak 10), Donostian (urtarrilak 13 eta 16), Gasteizen (urtarrilak 14) eta Iruñean (urtarrilak 15).
Alexandre Blochek zuzenduko du orkestra kontzertu sorta honetan
Alexandre Blochek zuzenduko du orkestra kontzertu sorta honetan

Euskadiko Orkestrak 2024-2025 denboraldiko bosgarren kontzertu programari ekingo dio ostiraletik, urtarrilaren 10etik, aurrera, 'Brahms/Dvorak' izenburupean, Alexandre Blochek zuzenduko ditu emanaldiak Hegoaldeko lau hiriburuetan.

Hain zuzen, Euskadiko Orkestrak jakinarazi duenez, ostiralean Bilboko Euskaldunan izango da, urtarrilaren 13an eta 16an Donostiako Kursaal auditoriumean, urtarrilaren 14an Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan eta urtarrilaren 15ean Iruñeko Baluarte auditoriumean. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.

Kontzertuak Johannes Brahmsen 'Pianorako 1. Kontzertua' lanarekin hasiko dira. Konpositorearen lehen orkestra lan handitzat jotzen da, eta, gainera, Erromantizismo alemanaren pianorako kontzertu handienetako bat ere bada.

Obrak "une gogoangarriak" ditu bakarlariarentzat, eta, hori dela eta, Euskadiko Orkestrak Denis Kozhukhin piano-jotzailea gonbidatu du.

Brahmsen lanaren ostean, Euskadiko Orkestrak Antonin Dvoraken '6. Sinfonia' interpretatuko du.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X